Atzealdea

Zeintzuk dira gure gaitasun digitalak? Zer ikasi behar dugu?

Zeintzuk dira gure gaitasun digitalak? Zer ikasi behar dugu?

Ikanos autoebaluaziorako tresna bat da pertsonak konpetentzia digitaletan duen gaitasuna neurtzen duena. Test bat da (galdetegia) Europako gaitasun digitalen "DigComp" esparruan oinarritzen dena. Galdetegia bete ondoren, lortutako edo erakutsitako profil digitalaren txosten pertsonalizatua ematen du.

-ren irudia Zeintzuk dira gure gaitasun digitalak? Zer ikasi behar dugu?

Halaber, galdetegi espezifikoak eskaintzen ditu lanbide-profil desberdinei (industria aurreratua, eraikuntza, osasuna, ekonomia) egokitua. Horrek aukera ematen du lan-eremu zehatz horretako maila pertsonala aztertzeko, eta behar den trebakuntzaren diseinua orientatzeko balio du.

Dagoeneko, 70.000 herritar, profesional, irakasle eta ikasle baino gehiagok osatu dute testa