Zer gaitasun garatu beharko lituzkete pertsona gazteek lana aurkitzeko?
Enpresek gero eta zailtasun gehiago dituzte hutsik dauden lanpostuak betetzeko; izan ere, gizarteak – batez ere gazteek – dituen gaitasun profesionalak ez lirateke bat etorriko merkatuak eskatzen duenarekin, IESEk egindako azterlan baten arabera.
- 60
Gaitasun-arrakala hori nabarmena da big data, adimen artifiziala edo marketin digitala bezalako esparruetan, eta gabeziak hautematen dira komunikazioa, analisia edo lidergoa bezalako gaitasunetan. Halaber, nabarmentzekoa da ekimena, autonomia edo lanarekiko konpromisoa bezalako jarreren garrantzia.
Ildo horretan, txostenak hainbat ekimen proposatzen ditu: enpresak ikasketa-planen diseinuan inplikatzea, orientazio profesionala hobetzea, STEM ikasketak sustatzea, eta emakumeen parte-hartzea bultzatzea profil teknologikoetan eta LH dualean, besteak beste.