Atzealdea Zer profil profesional bilatzen dituzte Gipuzkoako enpresek?

Zer profil profesional bilatzen dituzte Gipuzkoako enpresek?

Adegik enpresa elkartuei kontsulta egin die kontratazio beharrei eta profil profesionalei buruz. Emaitza nagusiek erakusten dute kontratuen erdiek unibertsitate-ikasketak eskatzen dituztela (% 51,6), eta laurden batek goi-mailako LH (% 22,2), biak goranzko joerarekin. Ingeniaritzak dira unibertsitate-ikasketen kontratazio gehienak biltzen dituztenak (% 66,8).

-ren irudia
 Zer profil profesional bilatzen dituzte Gipuzkoako enpresek?

Pertsonen jarrera eta lan-esperientzia dira (hala dagokionean) langileen hautaketan gehien baloratzen diren alderdiak. Eta eremu jakin batzuetan prestakuntza eta/edo espezializazio falta aipatzen dute, kontratatzeko zailtasun nagusi gisa.

Azkenik, orientazio akademiko eta profesional eraginkorrago eta osoago baten beharra azpimarratu dute, STEM ikasketen enplegagarritasuna nabarmenduko duena.

Emaitza hauek Adegik egindako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak babestutako "Enplegu beharrak eta profil profesionalak, 2020" ikerketan jasotzen dira.