Atzealdea Zientzia Astea Donostian: gizarteari zientzia hurbilarazteko festa

Zientzia Astea Donostian: gizarteari zientzia hurbilarazteko festa

Azaroaren 6tik 10era Zientziaren Astea ospatuko da, eta bertan zientzia, teknologia eta berrikuntza protagonistak izango dira bost egunez.

-ren irudia
 Zientzia Astea Donostian: gizarteari zientzia hurbilarazteko festa

Helburua gai hauek gizarteari hurbilaraztea, bere benetako erakargarritasuna erakustea, eta gazteen, helduen eta haurren artean jakinmina piztea da.

Egoitzak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Barakaldon izango dira, eta txokoak, hitzaldiak, lantegiak… bezalako 140 jarduera baino gehiagoz osatua dago: bakteriak, elikadura intolerantzia eta arkeologia bezalako gaien inguruan ikasteko eta  deskubritzeko.

Jarduera guztiak doakoak dira eta Zientzia Astea web-orrian izen ematea beharrezkoa da lantegi eta eskurtsioetan parte hartzeko.

Eranskinak