ENERGIA-KOMUNITATEAK SORTZEKO  DINAMIZAZIO PROZESUAK

Zerbitzu hau OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren laguntzaren esparruan, energia-komunitate bat eratu aurreko fasean laguntza emateko diseinatu da. Komunitatearen lehen bultzadarako tresna da, Gipuzkoako lurraldean energia-komunitate berriak sortzea azken helburu duena.

Doako zerbitzu honen onuradunak tokiko erakundeak nahiz beste mota bateko eragileak izan daitezke, hala nola, elkarteak, enpresak, pertsona-taldeak, etab., beti ere, euren udalerri, auzo, industrialde edo eremu geografikoan energia komunitatea eratzeko interesa badute.

Eskaintzen den zerbitzua elkarren segidako eta dinamikoak izango diren 3 saioz osatuta dago eta prozesua amaitzerakoan hurrengo urratsak definitzen dituen bideorriaren entrega egingo da. Prozesuaren arrakasta bermatze aldera, difusio-lanetan zerbitzuaren eskatzailearen inplikazioa garrantzitsua izango da eta horretan ahalegintzea eskatuko zaio.

Eskaera egiteko beheko formularioa bete behar da. Eskaera jaso bezain laster OTC-GEEB Bulegoa eskatzailerarekin harremanetan jarriko da zerbitzua martxan jartzeko.

Gehiago jakiteko, kontsultatu informazio eskuorria 

Prozesuak 2025eko abenduaren 15a baino lehen bukatuta egon beharko du // Ez da eskaerarik onartuko 2025eko abenduaren 15a baino gehiago luzatuko direla aurreikusten diren prozesuetarako.

Formulario honen helburua da dinamizazio-zerbitzurako izena emateko eskaerak jasotzea, eta parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen interesari eta beharrei buruzko oinarrizko informazioa biltzea. Berau betetzeak 5-10 minutu baizik ez dizkizu lapurtuko.
 

Oinarrizko datuak

Entitate eskatzaileari buruzko datuak

Egoera hauetatik guztietatik zeinekin identifikatzen da hobeto zuen komunitatea? (hainbat erantzun posible)