Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri dago GI-3610 errepideari jarraipena emateko Adunako ibarreko bidearen azken zatia hobetzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa
2026·04·08
Ingurumen Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak GI-3610 errepideari jarraipena emateko Adunako ibarreko bidearen azken zatia hobetzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko aurretiazko kontsulten eta jendeaurreko informazioaren izapidea hasi du.
Hori dela eta, proiektuaren dokumentazioa eskuragarri dago web orri honetan eragindako administrazio publikoek, interesdunek eta publiko orokorrak aztertu ahal izateko eta proiektuek ingurumenean eragin esangarriak izan ditzaketen iritzia eman ahal izateko, baita, komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko.
Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko hilabeteko epea egongo da