Atzealdea «Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa» online edizioa

2021·01·19


«Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa» online edizioa

Gipuzkoak Ekonomia Zirkularraren inguruko lider nazionalak eta nazioartekoak bilduko ditu «Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa» online edizioan.

  • Hirugarren topaketa honen online edizioari esker, ekonomia zirkularraren arloko nazioko eta nazioarteko lider nagusiak bildu ahal izango dira
  • Topaketaren gakoak huek izango dira: estrategiatik ekintzara pasatzea eta krisialditik erantzun berde batekin krisitik irteteko aukera eraikitzea.

 

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak eta  Jon Olaeta Espainiako Birziklatze Federazioko (FER) presidenteak eta EURIC Birziklatze Industrien Konferederasioko Kontseilukideak urkeztu dute gaur goizean Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa, otsailaren 3, 4 eta 5ean egingo dena.

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sustatu du, EuRIC Birziklatze Industrien Europako Konfederazioa, FER Espainiako Berreskuratze eta Birziklatze Federazioa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan. Aurten, lehen aldiz, modu birtualean egingo da, egungo egoera osasun egoera dela eta.

Topaketa online egiteari esker, ekonomia zirkularraren arloko parte hartzea erraztu da eta enpresa zein gizarte eremuan ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten esperientzia zein proiektu nagusiak ezagutu nahi dituzten mundu osoko profesionalengana iristea espero da.

Europar Batasuneko Ingurumen Batzordeko eta zirkulartasunaren arloko «Circular Change» Europako Institutuko ordezkariek ekonomietan zirkulartasunaren, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren kontzeptua aplikatzeko jardunbide egokien kasu nagusiak aztertuko dituzte.

Topaketan, GK Recycling osatzen duten Gipuzkoako birziklatzearen sektoreko enpresek ere parte hartuko dute. Bertan, Gipuzkoan garatzen ari diren aurrerapenak eta proiektuak azalduko dituzte, eta etorkizuneko proiektuetarako lankidetza loturak ezartzeko eta nazio zein nazioarteko beren proposamenekin posizionatzeko aukera izango dute.

Gipuzkoan, gaur egun, birziklatzearen sektoreak 5.000 lanpostu ditu Gipuzkoan, eta 500 milioi euro inguruko fakturazioa du. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, «helburua da zifra horiek bikoiztea 2030erako, eta ekonomia berdea 10.000 lanposturaino iristea Gipuzkoan». Horregatik, ekonomia zirkularra «giltzarria da, ez bakarrik klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko, baizik eta aldi berean, funtsezkoa da aberastasun eta ongizate iturri gisa Gipuzkoaren etorkizunerako ere» esan du Asensiok.

 

IZEN EMATEAK:

Ekonomia Zirkularrari buruzko Topaketan parte hartu nahi dutenek jarraian ageri den inprimaki honetan eman beharko dute izena, urtarrilaren 21etik otsailaren 2ra:

https://forms.gle/2nsv7x2YmZbo4CHx9

 

Programa HEMEN deskargatu

 

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanaren Ingurumen Zuzendaritzarekin edo idazkaritza teknikoarekin:

ingurumenzuzendaritza@gipuzkoa.eus edo leire@eckoing.com.

 

Dokumentazioa