Atzealdea Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri daude Bazkardon (Andoain) A-15 eta N-I errepideen arteko lotura hobetzeko (Tolosarako Noranzkoan) eta hiri-ingurunearekin integratzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko agiriak

2023·10·03


Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri daude Bazkardon (Andoain) A-15 eta N-I errepideen arteko lotura hobetzeko (Tolosarako Noranzkoan) eta hiri-ingurunearekin integratzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko agiriak

 

Ingurumen Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak Bazkardon (Andoain) A-15 eta N-I errepideen arteko lotura hobetzeko (Tolosarako noranzkoan) eta hiri-ingurunearekin integratzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko kontsulten izapidea hasi du.

Hori dela eta, eskuragarri daude web orri honetan proiektuaren dokumentazioa eta hasierako ingurumen dokumentua herri administrazioek eta interesdun guztiek aztertu ahal izateko eta proiektuak ingurumenean eragin esangarriak izan ditzakeen iritzia eman ahal izateko, baita, komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko.

Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko hilabeteko epea egongo da.

Dokumentazioa