Atzealdea Abian da “Future for Fashion” proiektua, gazte ekintzaileen artean moda jasangarriaren inguruko ezagutza elkarrekin trukatzeko heziketa proiektua.

2020·03·09


Abian da “Future for Fashion” proiektua, gazte ekintzaileen artean moda jasangarriaren inguruko ezagutza elkarrekin trukatzeko heziketa proiektua.

Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko 10 ikaslek eta Londreseko «University of the arts London» unibertsitateko beste 10 ikaslek  parte hartzen dute proiektu honetan, moda jasagarriari eta berrikuntzari buruzko proiektuak bultzatzeko eta garatzeko eratu den programan.

Jose Ignacio Asensio: «Klima-aldaketaren aurkako borrokan, ehungintza-industriak zeresan handia du, lehenengoa delako baliabideen kontsumoan, eta bigarrena kutsatzaileenetan. Horregatik, modaren etorkizuna, edo jasangarria izango da edo ez da izango, planetak agian ezingo baitu bereganatu”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko foru diputatuak lan jardunaldi bat ireki du gaur, Mondragon Unibertsitateko eta  University of the arts London ikastetxeko hogei ikasle elkartu dituena, «Future for Fashion» proiektuaz hausnartzeko.  Heziketa arloko proiektu  honek gazte ekintzaileen artean ezagutza elkarri trukatzea sustatu nahi du eta moda jasangarriko eta berrikuntzako proiektuak garatzea du helburu. Ehungintzaren arloko industria da baliabideetan gehien kontsumitzen duena eta bigarren kutsatzaileena, eta horren aurrean Jose Ignacio Asensiok adierazi du «aldaketa klimatikoaren aurkako  borrokak agerian jarri duela ehungintzaren industrian paradigma aldaketa bat ezarri beharra, kontsumo eta ekoizpen arduratsuak bultzatuz eta eragile guztien eta herrialde guztien artean elkarlana sustatuz».

Ingurumen Zuzendaritzak proiektu hau landuko du 2020. urtean, eta hainbat jarduera eta jardunaldiren bitartez balio kate osoko enfoke eta bisioetan sakontzen jarraituko du, gure lurraldearentzat hiru helburu zehatz jarrita:

Moda jasangarrian inplikatutako ekintzaile gazteen garapenari laguntzea.
Baterako sorkuntzari eta nazioarteko lankidetzari laguntzea.
Moda jasangarrian eta berrikuntzan oinarritutako proiektu eta start up berriak sortzea.

Gipuzkoan ehungintzaren indistria jasangarria sendotzea da Departamentuaren ardatzetako bat.  Ingurumen Zuzendaritzak badu 2020-2024 plan estrategiko bat, «GK Green Fashion» Moda Jasangarriaren Gipuzkoako Klusterrarena. Plan horren bitartez ingurumenaren aldeko politikak bultzatu nahi dira eta moda jasangarriaren industria eta enplegua sustatu nahi dira, Gipuzkoako ehungintzaren industria bertako ekonomiaren motorretako bat izan dadin. Jose ignacio Asensio foru diputatuak adierazi duenez, "Madrilen eta Bartzelonaren ondoren, Gipuzkoa erreferente bihurtzen ari da modaren eta marka jasangarrien arloan", eta hau gaineratu du: "Gipuzkoako ehungintza-industria jasangarria hazkunde une batean dago, eta beharrezkoa da egungo ekonomian hasitako aldaketa bultzatzen jarraitzea. eta prozesu zirkular baterantz aurrera egitea, non diseinatzaileek tresna egokiak izango dituzten, beren ekoizpenen zikloa modu jasangarri batean osatzeko".

Euskadiko eta Londreseko 20 partaideek bi herrialdeotan lan egingo dute, eta beren proiektuak hiru erronkatan ardaztuko dituzte. Erronka horiek Garapen Jasangarriko Helburuei atxikitakoak dira:

1) Lehenbiziko erronkan, teknologia soziala eta moda jasangarriaren sektorea landuko dira. Ekimen hau bat dator 9. Garapen Jasangarriko Helburuarekin (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura).

2) Bigarren erronkan, ehun berriak ikertuko dira eta 3. GJHa aplikatuko da (Osasuna eta Ongizatea).

3) Hirugarren erronkan birziklatzea eta modaren sektorea landuko dira, eta moda jasangarrian aitzindariak izan diren hainbat markarekin zuzeneko elkarlanean arituko dira. 12. GJHari erantzungo dio erronka honek (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua).

Donostian, 2020ko martxoaren 6an.