Atzealdea Alegiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari eta Albizturko B Industrialdeko H.E.3 eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari dagokien ingurumen-ebaluazio estrategikoen agiriak argitaratu dira.

2019·10·01


Alegiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari eta Albizturko B Industrialdeko H.E.3 eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari dagokien ingurumen-ebaluazio estrategikoen agiriak argitaratu dira.

 

Alegiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren eta Albizturko B Industrialdeko H.E.3 eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko prozeduren barruan, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Ingurumen Adierazpen Estrategikoa eta Ingurumen Txosten Estrategikoa egin ditu, hurrenez hurren.

 

Alegiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Ingurumen Adierazpen Estrategikoak Plan Orokorraren eta horren ebaluazioaren prozesuaren balioespena egiten ditu ingurumenaren ikuspuntutik, planaren hasierako onarpenetik sartu eta integratu diren aldaketak gehitu diren analisien bitartez eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak igorritako irismeneko dokumentuan adierazitako irizpideen barneratzearen arabera, zeintzuk era egokian egin diren.

 

Plan Orokorrean sartu behar diren neurrien artean badaude, besteak beste, kalitate akustikoa, lurzoru kutsatuak, uholde arriskua, jasangarritasun energetikoa kontuan hartzea, eta eremuen hirigintza garapenek eduki beharko dituztela ekintzak ingurumen eta paisaia aldetiko lehengoratzeari, jasangarritasun energetikoari eta klima aldaketa arintzeko eta egokitzekoari buruzkoak, eta baita HAPOren ikuskapen programaren definizioa ere osatzea.

 

Albizturko B Industrialdeko H.E.3 eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari dagokionez, Ingurumen Txosten Estrategikoak ondorioztatzen du aldaketak ez duela eragin adierazgarririk sortuko ingurumenean, eta ohiko ingurumen ebaluazio estrategikoaren  prozedura jarraitu behar ez duela. Edozein kasutan, txostenak zehazten ditu baldintza batzuk aldaketaren ingurumen integrazioa hobetzeko (Jabari publiko Hidraulikoaren babesari, hots-kalitateari, eta jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzkoak).

 

Dokumentazioa