Atzealdea BERRAKTIBATU+ ETA ERAIKI DEZAGUN MUNDU IRAUNKOR BAT

BerrAktibatu+ programak herritarrak inplikatu nahi ditu beren bizi-ohiturak aldatzeko eta, horrela, 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko eta iraunkortasunean aurrera egiteko. Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean.

2020·02·10


BERRAKTIBATU+ ETA ERAIKI DEZAGUN MUNDU IRAUNKOR BAT

BerrAktibatu+ programak herritarrak inplikatu nahi ditu beren bizi-ohiturak aldatzeko eta, horrela, 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko eta iraunkortasunean aurrera egiteko.

Ekintza  Global Action Plan  (GAP) sarearen ekimena da. Euskadin garatzen ari da 2018tik 2021era bitartean, eta, iaztik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta parte-hartze aktiboa du, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren eta Naturklimaren bidez. Programa 2012-18 bitartean Bizkaian garatutako Actívate+ programaren jarraipen gisa sortu zen, eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuek.

Etxeei, ikastetxeei eta unibertsitate-komunitateari zuzendutako doako hiru programa espezifiko ditu. Gipuzkoan unibertsitate programa udazkenean abiatu zen, EAEko hiru unibertsitate-campusek parte hartuta, eta orain etxeei zuzendutako kanpaina abiatu da.

Orain Gipuzkoan hasten den etxeetarako BerrAktibatu+ programak ohituren aldaketa etxeetara zabaltzea du helburu, familiak kontzientziatzeko eta haien ingurumen eragina murrizten laguntzeko.

Plataforma digital baten bidez, izena ematen duen pertsonak edo familiak jakingo du nola hobetu bere bizi-ohiturak eta, horrela, jasangarriago bihurtu.

Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: . http://www.reactivatemas.eus. Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.