Atzealdea Diputazioak milioi erdi kafe-kapsula bildu ditu Altza eta Intxaurrondo auzoetan

Sei hilabetetan, Altzan eta Intxaurrondon etxeko kafe-kapsulak biltzeko 26 edukiontziak jarrita egon dira, eta guztira 6425 kilo bildu dira, 458.380 kapsula, alegia. Altzako Harrobieta plazan eta Intxaurrondoko Sagastieder plazan dauden bi karpak proiektuari buruzko informazioa emango dute. Gainera, parte-hartzaileei perretxiko-kitak (kafe-postutik eginak) eta kapsulak biltzeko etxeko poteak (kapsuletako aluminiozko bilgarritik eginak) banatuko zaizkie. José Ignacio Asensio: “Berriro ere, herritarrei zorionak ematen dizkiegu kafe-kapsulak birziklatzeari eman dion erantzun positiboagatik. Ekonomia zirkularra eta hondakinak baliabide bihurtzea herritarren kontzientziazioarekin eta lankidetzarekin hasi da; eta apustu horretan, gipuzkoarren sentsibilizazio maila nabaria izan da”.

2020·07·15


Diputazioak milioi erdi kafe-kapsula bildu ditu Altza eta Intxaurrondo auzoetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila, Donostiako Udala, Ekogras, Lavazza eta Euskovazza, guztiak ere KAFEA PROJECT proiektuaren laguntzaileak, Intxaurrondon eta Altzan jarritako bi karpa horietan egon dira, kafe-kapsuletatik ateratako perretxiko kitak  eta etxerao pote birziklatuak ematen. Karpak jendearentzat irekiko dira Intxaurrondoko Sagastieder plazan eta Altzako Harrobieta plazan, 11:00etatik 19:00etara.

 

Ekimen honen helburua da plastikozko eta aluminiozko kapsulak balorizatzeko aukerak aztertzea, kapsulak eta merkataritza-produktuak birziklatzeko edukiontziak fabrikatzeko lehengai gisa erabil daitezen Lavazzaren bezeroentzat. Dosi bakarreko kapsulak plastikoz, aluminioz eta kafe-hondarrez osatuta daude. Abenduaren 12an, 120 litroko edukierako 26 edukiontzi jarri ziren kafe-kapsulak biltzeko, 12 Intxaurrondo auzoan 14.450 biztanlerentzat eta 14 Altza auzoan 20.500 biztanlerentzat. Bere olio-edukiontzien gaur egungo ibilbide logistikoari buruzko informazioa aprobetxatu du Ekograsek, eta bilketa-gune guztietan 14 eguneko maiztasuna izan du, eta jenderik gehien ibiltzen den lekuetan 7 egunekoa, ia astero betetzen baitzen edukiontzia. Guztira 6.425 kilo jaso dira, 458.380 kafe-kapsula inguru. Edukiontziak %56 bete dira Altza auzoan eta %65 Intxaurrondo auzoan. Herritarren kontzientziazio-maila handia azpimarratu behar da, edukiontzietan ez baita izan inolako ezbeharrik.

 

Horri dagokionez, José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak herritarrak zoriondu nahi izan ditu, eta gaineratu du “ekonomia zirkularra eta hondakinak baliabide bihurtzea herritarren kontzientziazioan eta lankidetzan hasten da; eta apustu horretan, nabarmena izan da gipuzkoarren sentsibilizazio maila”.

 

KAFEA Project ekimen aitzindaria da, bai autonomia mailan bai nazio mailan, eta ekonomia zirkularraren adibide garbia da. Batetik, kapsulen aluminiozko eta plastikozko bilgarria lehengai bihurtzen da, 2 litro bolumeneko ontzi txikiak egiteko. Horrela, kontsumitzaileek etxean erabilitako kapsulak gorde eta gero edukiontzi publikora eraman ahal izango dituzte. Edukiontzi horiek egiteko, birziklatutako materiala balorizatzen da, jasotako kapsulen birrinketaren ondorioz. Gutxi gorabehera 100 kapsula behar dira etxeko poto bat egiteko. Bestalde, Ekogrsek,  berreskuratutako kapsulen kafe-edukiarekin, beste aukera bat eskaintzen du: kafe-posoa perretxiko-substratu batean balorizatzea, eta, hala, etxeko autolaborantzako kit bat egitea. Perretxiko-substratuak beste produktu-mota bat ere izan dezake, 15-20 kiloko poltsa bereziak ere sor baitaitezke, eta, hala, eskala handiko ekoizpena garatu. Perretxiko-kitak kilo bat kafe-ontzi behar du eraldatzeko.

 

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azpimarratu duenez, “Kafea ekonomia zirkularrak adierazten duenaren adibide bikaina da, eta arazoa konponbidearen zati bat bihurtzen du, kapsulen hondakina lehengai bihurtzen baita biltzeko edukiontziak egiteko. Kafea ekimen aitzindaria da, ez bakarrik autonomia-mailan, baita nazio-mailan ere, gaikako bilketagatik eta birziklatzearen aldeko apustu garbia izateagatik, ekonomia eta enplegu berdea sustatuz”. Foru-arduradunak azaldu duenez, Kafea proiektuaren bidez, Donostiako biztanle guztiak sentsibilizatu nahi dira kafe-kapsulak birziklatzeko beharraz, gaur egun kapsulak ez baitira ontzitzat hartzen; eta, beraz, ezin dira bildu: “Dosi bakarreko kapsuletan erabilitako birziklatze-edukiontziak bigarren bizitza bat emateko aukera dira, eta hondakin hori lehengai eta produktu berri bihurtuko da”.

 

Sei hilabeteko esperientzia horren datuak urteko balantze batera estrapolatuz, kalkulatzen da urtean ia milioi bat kapsula bilduko liratekeela. Donostiako auzo guztiei %65eko bilketa-indizea aplikatuz gero, kalkulatzen da 4 milioi kapsula baino gehiago berreskuratuko liratekeela; beraz, 58 tona hondakin ezabatuko lirateke.