Atzealdea Ehunak berrerabiltzen eta birziklatzen ikasteko tailerrak gure jantzien bizia luzatzeko eta baztertutako materialekin berriak egiteko

José Ignacio Asensio: “Hiritarrei moda iraunkorraren garrantzia helarazteko beharrezko tresnak eta ezagutza ematea gure eginkizuna da. Horren bitartez, Gipuzkoako ehungintza gure herrialdeko ekonomiaren eragile bihurtzeko”.

2018·11·20


Ehunak berrerabiltzen eta birziklatzen ikasteko tailerrak gure jantzien bizia luzatzeko eta baztertutako materialekin berriak egiteko

Hondakinak Prebenitzeko Europar Astea dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, ehunak berrerabiltzen eta birziklatzen ikasteko tailerrak antolatu ditu Okendon azaroaren 20an eta 21ean “Las cosas de Valen” eta “Muchas telas” ‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iranukorreko klusterraren bi diseinatzaileekin batera. Helburua da gure jantzien bizia luzatzea, berrerabiltzea eta baztertutako materialekin jantzi berriak egitea.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azaldu ehungintzaren industria jasangarri egitea eta moda iraunkorra bere osotasunean ulertzea aldi berean “erronka eta aukera” dela. “Ekonomia zirkular baterako trantsizioak aldaketak eskatzen ditu produktuaren diseinuan, kudeaketa ereduetan, kontsumitzaileen erosketa eta kontsumo ereduetan”. “Gure iritziz hiritarrei moda iraunkorraren garrantzia helarazteko beharrezko tresnak eta ezagutza ematea gure eginkizuna da. Horren bitartez, Gipuzkoako ehungintza gure herrialdeko ekonomiaren eragile bihurtzeko”, nabarmendu du Asensiok. Iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetutsua den modaren garrantzia azpimarratu du ere: “Gure zeregina da beraien lana ezagutzera ematea, baliabideen kontsumo jasangarriaren inguruan sentsibilizatzea eta gure tokiko diseinatzaileen hazkunderako eta sustapenerako baliagarria den eredu ekonomiko berria bultzatzea”.

Lehendabiziko tailerra gaur guzatuko da “eman bigarren bizitza bat euskal jantziei” lelopean, bertan gona zaharrak nola berrerabili daitezkeen ikasiko dugu, konponduz eta egungo diseinuetara egokituz, eta, horrela, jantzien bizia luzatu eta horiek baztertzea ekidingo da. Bihar berriz, arrantzako sareak erabiliz osagarriak egiten ikasteko tailerra eskainiko da. Bertan, sareak diru zorro, poltsa eta bestelako bihur daitezkeela erakutsiko da.

Tailerrak doakoak izango dira, eta 11:00tik 13:30ra eta 16:30tik 19:30k bitartean gauzatuko dira. Interesa izanez gero, bidali mezu elektroniko bat ingurugiro@gipuzkoa.eus helbidera.

Asensiok nabarmendu du moda iraunkorraren sektorea Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren arteko aliantzaren “gakoa” dela. “Gipuzkoak oso sentsibilizatuta dauden herritarrak, diseinatzaile esperientziadunak, prestatutako industria eta alor horretan lan egiten duten elkarteak ditu. Beraz, Gipuzkoak jasangarritasuna ikur duen lurralde bihurtzeko osagai guztiak ditu”, gaineratu du.