Atzealdea Elduaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari eta Lurzoru Urbanizaezinean kokatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenak bete beharreko baldintzak aldatzen dituen Orendaingo Arau Subsidiarioen Aldaketari dagokien ingurumen-ebaluazio estrategikoen agiriak argitaratu dira.

2019·12·11


Elduaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari eta Lurzoru Urbanizaezinean kokatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenak bete beharreko baldintzak aldatzen dituen Orendaingo Arau Subsidiarioen Aldaketari dagokien ingurumen-ebaluazio estrategikoen agiriak argitaratu dira.

 

Elduaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren eta Orendain Lurzoru Urbanizaezinean kokatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenak bete beharreko baldintzak aldatzen dituen Arau Subsidiarioen Aldaketaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko prozeduren barruan, Ingurumeneko Zuzendaritzak Irismen Dokumentua eta Ingurumen Txosten Estrategikoa egin ditu, hurrenez hurren.

Irismen Dokumentuan Elduaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren ingurumen ebaluaketan kontutan izan behar diren alderdiak eta planaren ezarpenak eragin ditzakeen eraginak murrizteko neurriak  azaltzen dira.

Orendaingo Arau Subsidiarioen aldaketari dagokionez, Ingurumen Txosten Estrategikoak ondorioztatzen du aldaketak ez duela eragin adierazgarririk sortuko ingurumenean, eta ohiko ingurumen ebaluazio estrategikoaren  prozedura jarraitu behar ez duela. Edozein kasutan, txostenak zehazten ditu baldintza batzuk aldaketaren ingurumen integrazioa hobetzeko.

 

Dokumentazioa