Atzealdea Emergency measures to protect energy consumers during the Covid-19 pandemic: Global review and critical analysis

Mastropiero, P., et al.

Emergency measures to protect energy consumers during the Covid-19 pandemic: Global review and critical analysis


Florence School of Regulation, Florencia, 2020, 11 p.

553704

Laburpena

Covid-19 pandemiaren eztandak eragindako krisi ekonomikoak pobrezia energetikoa pairatzen duten etxebizitza kopuruaren gorakada nabarmena eragin du. Mundu osoan zehar, ez dira gutxi izan energia-kontsumitzaile ahulenak babestera bideratutako neurriak ezarri dituzten gobernuak. Florence School of Regulation (FSR) erakundearen txosten honek, abian jarritako neurri horietatik esanguratsuenak ditu aztergai, jardunbide egokienak ere identifikatzen dituelarik.

Aplikatutako neurriak askotarikoak izan badira ere (deskonexio-debekuak, ordainketak luzatzeko planak, laguntza-programa hobetuak, energia-fakturak murriztu edo ezeztatzea, autonomoentzako eta ETEentzako neurriak, funtsen sorrera eta hornitzaileei laguntzeko beste neurri batzuk), guztiek izan dute amankomuneko elementu bat: Konfinamendu neurri zorrotzen aurrean, etxebizitzen baitan oinarrizko energia hornidura beharrak bermatzea.

Txostenaren arabera, laguntza-programen orientazioa hobetzeko beharra legoke, laguntzak, pandemiaren agerraldiak ekonomikoki gehien kaltetutako etxebizitzetan kontzentratu daitezen. Egileen hitzetan, energia-fakturaren murrizketek zein horien ezeztatze orokorrek inklusio akats handiak eragiten dituzte, eta hortaz, saihestu egin beharko lirateke. Gainera, ikertzaileek adierazi dutenez, pobrezia energetikoa arintzera bideratutako laguntza dagoeneko abian diren energia-laguntza programen bidez bideratu beharko litzateke, beharrezkoa izanez gero, haien diseinua egungo baldintzetara egokituz

Gako-hitzak

pobreza energética , vivienda , prestaciones económicas , evolución , datos estadísticos , recomendaciones , precariedad , efectos , situación económica , políticas públicas , crítica , panorama internacional , emergencia social , enfermedades infecciosas , virus , epidemia

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli