Atzealdea Gabiriako Agerre-Aldeko 18 HIE-aren Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren Ingurumen Adierazpen Estrategikoa argitaratu da.

2020·12·10


Gabiriako Agerre-Aldeko 18 HIE-aren Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren Ingurumen Adierazpen Estrategikoa argitaratu da.

 

Gabiriako Agerre-Aldeko 18 HIE-aren Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen gaineko ebaluazio estrategikoa egiteko prozeduraren barruan, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Ingurumen Adierazpen Estrategikoa agiria egin du.

Adierazpenak plan bereziaren eta horren ebaluazioaren prozesuaren balioespena egiten ditu ingurumenaren ikuspuntutik, planaren hasierako onarpenetik sartu eta integratu diren aldaketak gehitu diren analisien bitartez eta Ingurumeneko Zuzendaritzak igorritako irismeneko dokumentuan adierazitako irizpideen barneratzearen arabera, zeintzuk era egokian egin diren.

Plan berezian sartu beharreko neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: kalitate akustikoa, jabari hidraulikoa eta alderdi energetikoak behar bezala kontuan hartzea, eta eremuaren hirigintza-garapenak jasangarritasun energetikoari buruzko azterlan bat eta ingurumena eta paisaia leheneratzeko proiektu bat izatea, non konpentsazio-jarduketak jasoko diren.

Dokumentazioa