Atzealdea Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko bigarren txostena argitaratu da

2020·11·24


Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko bigarren txostena argitaratu da

 

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako ingurumen eta garapen jasangarriko politiken arloan Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) aurrerapenari buruzko bigarren txostena argitaratu berri du. Dokumentu horretan, NBEk 2016ko irailean onartutako 2030 Agendaren ingurumen helmugak lortzeko Gipuzkoak izan duen aurrerapen mailaren jarraipena egiten da, adierazleen bidez.

Txosten honetan, 2015. eta 2019. urteen artean guztira 62 adierazlek izandako bilakaera islatzen da, eta horien bilakaeraren balorazio eskematikoa egiten da. Adierazleen jarraipenetik ondorioztatzen da Gipuzkoako Lurralde Historikoak positiboki egin duela aurrera hainbat alderditan, hala nola nekazaritza ekologikoan, uraren kalitatean, hondakinen gaikako bilketan edo eraginkortasun energetikoan.

Aldiz, 2030erako Agendak finkatzen dituen helburuak lortzeko ekintza bizkortu behar dela ikusten da, energia berriztagarriei, garraiobide jasangarriei edo klima aldaketara egokitzeari dagokienez.


Ikusi txostena