Atzealdea Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko hirugarren txostena argitaratu da

2022·03·18


Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko hirugarren txostena argitaratu da

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako ingurumen eta garapen jasangarriko politiken arloan Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) aurrerapenari buruzko hirugarren txostena argitaratu du. Dokumentu horretan, NBEk 2016ko irailean onartutako 2030 Agendaren ingurumen helmugak lortzeko Gipuzkoak izan duen aurrerapen mailaren jarraipena egiten da, adierazleen bidez.

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako sistemaren bidez, 48 ingurumen helmugen jomugaren jarraipena egiten ari da, 66 adierazleren bidez. Horrela, aldagai horiek 2015 eta 2020 artean izan duten bilakaera islatzen du txostenak, eta, horri esker, Gipuzkoak GJHen ingurumen osagaia lortzeko izan duen aurrerapen mailari buruzko balorazio eskematikoa egin daiteke.

Adierazleen jarraipenean ikusten denez, Gipuzkoako Lurralde Historikoak aurrera egiten du hainbat alderditan, hala nola nekazaritza ekologikoan, estuarioen egoera ekologikoan, energia-eraginkortasunean, industria sektorearen efektuko gas-isurketetan edo lehengoratu diren eremu degradatuen azaleran.

Aldiz, Agendak 2030erako ezartzen dituen helburuak lortzeko ekintza bizkortu behar dela ikusi da, besteak beste, pobrezia energetikoari, energia berriztagarriei eta arriskuan dauden espezieen kudeaketari dagokienez.


Ikusi txostena