Atzealdea Gipuzkoako Ingurumen Guneak 250 lanpostu sortuko ditu eta lurraldeko ekonomiari 912 milioi euro baino gehiago ekarriko dizkio

Emakidaren 32,5 urtetan ordaindutako soldatak eta zergak 500 milioi euro gaindituko dituzte, eta diru kopuru honi emakidunek egindako inbertsioa gehitu behar zaio, 406 milioi baino gehiago, hain zuzen. Gipuzkoako Ingurumen Gunea lurraldearen energia berriztagarrien lehendabiziko iturria izango da, konposta sortzeko oinarrizko produktuen %25 gehiago ekoiztuko du eta zabortegietan oinarritutako aurreko kudeaketa sistemaren CO2 isurien 72.000 tona murriztuko ditu. José Ignacio Asensio: “Ingurumen Guneak kudeaketa sistema iraunkorra ezartzea posible egingo du eta zabortegirik gabekoa; enplegua eta aberastasuna sortuko du eta Gipuzkoa ingurumen jardunbide hoberena duten herrialde eta eskualdeen artean kokatuko du”.

2019·02·14


Gipuzkoako Ingurumen Guneak 250 lanpostu sortuko ditu eta lurraldeko ekonomiari 912 milioi euro baino gehiago ekarriko dizkio

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko Departamentuak antolatutako hiri-hondakinen kudeaketa iraunkorrari buruzko jardunaldian aurkeztu ditu bi ikerketa, lehena, G-advisory energia espezializatuta dagoen aholkularitzak egina eta bigarrena, IDOM ingeniaritzak. Topaketan parte hartu dute Rafael Sagarduy IDOMeko Ingeniaritza saileko zuzendariak eta Máximo Martín, G-advisoryko bazkideak. Bi ikerketek Gipuzkoako Ingurumen Guneak izango duen eragin positiboa nabarmendu dute ingurumenari zein sozioekonomiari dagokionez.

Asensiok adierazi du Ingurumen Guneak Gipuzkoa kokatuko duela “hiri-hondakinen gaian ingurumen jardunbide hoberenak dituzten herrialde eta eskualdeen artean“. “250 lanpostu sortuko ditu eta 912 milioi euro ekarriko dizkio gure lurraldeari“.

IDOM ingeniaritzak egindako analisia, egungo hondakinen kudeaketa (zabortegietan oinarrituta) aurten Gipuzkoako Ingurumen Gunea abian jarri ondoren edukiko dugun sistemarekin alderatzen du. Metodologia hau Europako Batzordeak produktu eta prozesuen ingurumen eraginen analisi hoberena dela dio. Lortutako emaitzek baieztatzen dute ingurumen jarduera oso nabarmen hobetuko dela, isuriak murriztuz, hondakin-urak ezabatuz eta hondakinetan presente dauden materialen aprobetxamendua handituz. Kudeaketa sistema berriak %35ean gutxituko du klima aldaketaren eragina Mutiloara hondakinak bidaltzearen egoerarekin konparatuz eta %78an Meruelora (Kantabriara) bidaltzearekin alderatuz. Izan ere, Gipuzkoako Ingurumen Gunea martxan dagoenean, garraioarekin zerikusia duten eraginak %55 gutxituko dira. Berotegi efektuko gasei dagokionez, CO2 454 kilo gutxiago sortuko dira tona bakoitzeko, hau da, urtean 72.000 tona gutxiago isuriko dira egungo sistemarekin alderatuz.

Hondakinetan presente dauden baliabideen aprobetxamenduari buruz, Ingurumen Guneak 45.000 etxebizitzaren beharrak asetzeko energia nahikoa sortuko du eta lurraldeko energia berriztagarrien lehenengo iturria izango da. Gainera, konposta ekoizteko produktu potentzialak %25 haziko dira eta birziklatutako 20.000 tona idor sortuko dira asfaltatze eta eraikuntza lanetan erabiltzeko.

G-advisoryk egindako ikerketa Gipuzkoako Ingurumen Gunearen eragin sozioekonomikoei buruzkoa da. Egindako analisiak ondorioztatu du Ingurumen Guneak eraikuntza lanean 360 lanpostu sortu dituela; ustiaketa epean (32,5 urte) 235 lanpostu egonkor, 100 zuzen eta zeharkako 135 sortuko ditu.

Itzulera ekonomikoak oso nabarmenak izango dira ere; 912 milioi euro baino gehiago izango dira, hain zuzen. Zuzeneko itzulera fiskalak 8,6 milioi eurokoak izango dira urtean, 289 milio emakidaren 32,5 urtetan zehar. Sorrera berriko lanpostuen soldatak 7 milioi eurokoak izatea aurreikusten da urtean eta 228 milioi euro Gunearen funtzionamendu epean. Zenbateko honi 10,58 milioi euro gehitu behar zaizkio eraikuntzan ordaindutakoak. Guztira, 238,58 milioi euro. Emakidunek egindako inbertsioa gehitu behar zaio, beraz, 406,2 milioi euro lirateke guztira.

Bestetik, G-advisoryren azterketak dio Ingurumen Gunean Gipuzkoako energia elektrikoaren sorreraren iturii nagusia izango dela eta nabarmen murriztuko duela lurraldearen mendekotasun energetikoa, egun 94% izanik, Europako baztezbestekoa baino askoz handiagoa. 7,84 milioi euroko aurreztea lortuko da elektrizitatea iturri berriztagarrien bitartez eskuratzeagatik, energiaren prezioa gutxituz energiaren merkatuan ea erregai fosilen erosketa gutxiago sortuz. Ingurumenari dagokionez, Gipuzkoako Ingurumen Guneak eragin gutxiago sortuko ditu egungo sistemarekin alderatuta (zabortegietan oinarrituta). Izane ere, balorizazio energetikoko instalazioak lur eremu txikiagoa hartzen dute; gainera, lixibiatuen sorrera gutxituko da.

Dokumentazioa