Atzealdea

Ingurumen Departamentuak 130.000 euro baino gehiago bideratuko ditu ikerketa beketarako.

Ekonomia zirkularraren, jasangarritasun energetikoaren eta klima aldaketa arindu eta egokitzearen arloko ikerketa eta berrikuntzan eta klima aldaketaren arloko informazio eta komunikazioan 11 beka independente emango dira, bakoitza 12.000 eurokoa.

2021·02·12


Ingurumen Departamentuak 130.000 euro baino gehiago bideratuko ditu ikerketa beketarako.

Ekonomia zirkularraren, jasangarritasun energetikoaren eta klima aldaketa arindu eta egokitzearen arloko ikerketa eta berrikuntzan eta klima aldaketaren arloko informazio eta komunikazioan 11 beka independente emango dira, bakoitza 12.000 eurokoa.

Jose Ignacio Asensio: «Ikerketa, berrikuntza eta eskuratutako ezagutzen zabalkundea funtsezko tresnak dira ekonomia deskarbonizatzeko, baliabide material eta energetikoak modu eraginkorragoan erabiltzeko, klima aldaketa geldiarazteko eta sistema naturalak gehiago degradatzea saihesteko beharrezko eraldaketa sozial eta ekonomikoan».

 

 Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu José Ignacio Asensiok eta Ingurumeneko zuzendari Mónica Pedreirak, departamentuak diruz lagunduko dituen ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako beken programa aurkeztu dute gaur goizean.

 

Beka hauen helburua ikerketa, berrikuntza, dibulgazio, informazio eta komunikazio proiektuen garapenean eragitea da, baliabide material eta energetikoen erabilera eraginkorragoa egiten eta klima aldaketa arintzen edo haren ondorioetara egokitzen laguntzeko. Horretarako, 11 beka independente emateko deialdia egin da, bakoitza 12.000 eurokoa, eremu hauetarako:

 

  • 5 beka ekonomia zirkularreko, prebentzioko, berrerabiltzeko, gaikako bilketako eta hondakinen birziklapeneko ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako.
  • 2 beka, aurrezpen eta efizientzia energetikoaren eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa  eta berrikuntza proiektuetarako.
  • 2 beka, bakoitza aldaketa klimatikoa moteltzeko edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
  • 2 beka aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio proiektuetarako.

 

Bekaren xede diren proiektuek hasi gabe egon behar dute, originalak izan behar dute, aurretik argitaratu gabeak izan behar dira, eta Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea duten eta bekaren garapenarekin bateraezina den lan jarduerarik ez duten pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute beka. Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta komunikazio adarretako tituludunentzat da, bai LHko goi-mailako moduluetakoentzat, bai unibertsitatetakoentzat. Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate, ikerketa zentro, ikastetxe edo enpresa publiko edo pribatu batekoa izan daiteke, eta zuzeneko lotura izan beharko du bekaren gaiarekin. Bekak Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala argitaratu eta hilabeteko epean.

 

2020ko bekak

 

2020an ere 11 beka eman zitzaizkien ikertzaile eta dibulgatzaile gazteei, proiektuak egiteko.  Ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio lanek ingurumenaren eta jasangarritasunaren hainbat arlo jorratzen zituzten, eta Gipuzkoako errealitatean jartzen zuten arreta. Ikasleek 6 proiektu garatu zituzten EHUren esparruan. Senda Basasorok gaztaren seruma biopolimero jasangarriak eta balio erantsi handikoak sintetizatzeko aprobetxatzearen inguruan egin zuen ikerketa. Iune Dorronsorok hiri azpiegiturek itsas kutsaduran duten eragina aztertu zuen eta Ane Zabalak abereen apatxak babesteko apatxa biodegradagarriak garatu zituen. Andoni Plaza Lópezek Gipuzkoako arroetako mikroplastikoen kuantifikazioa eta karakterizazioa egin zuen, eta Ane Arrizabalagak beka lortu zuen mintz jasangarri elektroilunak garatzeko, horien bidez araztegietako hondakin urak berreskuratzeko. Milagros Alvarezek energia eraginkortasunean oinarritu zuen beka, eta online tresna bat garatu zuen energia kontsumo ia hutseko eraikinen energia eskaria zenbatesteko (NZeb).

 

Bestalde, Xabier Narbaizak, Emausen tutoretzaren laguntzarekin, azterlan bat egin zuen stock komertzialak berrerabiltzeko, eta Elene Sasietak eraztun biodegradagarrien prototipo bat egin zuen freskagarri latetarako, Ekolber enpresaren laguntzarekin. Donostiako Impact Hub-en Sandra Perezen bekaren tutore izan ziren. Hark planeta osasungarri baten aldeko komunikazio eta informazio tresnei buruzko tesina bat egin zuen, eta Cristina Enea Fundazioak Jon Cadinoren bekaren tutore izan ziren, klima aldaketaren premia jakinarazteko moduari buruzko tesina bat egin zuen. Azkenik, Carla Vázquezek eraginkortasun energetikoaren gainean ere lan egin zuen, baina kasu honetan hiriko hondakin uren eredu integratu baten gainean, sareko prozesuek Loiolako hondakin uren araztegian (Loiola HUA) energia berreskuratzean dituzten ondorioak aztertuz.