Atzealdea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako tokiko iraunkortasun politiken diagnosi bat argitaratu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak diagnosi bat egin du tokiko iraunkortasun politiken zabalkunde eta garapenari buruz Lurreldeko 88 udalerrik eta tokiko garapen agentziek emandako informaziotik abiatuta.

2019·06·13


Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako tokiko iraunkortasun politiken diagnosi bat argitaratu du.

Gipuzkoako udalek ibilbide luzea egin dute beren udalerrietan iraunkortasun politikak ezatzeko. Ibilbide hori bereziki Tokiko Agenda 21ekin abiatu zen, Lurralde osoko ia udalerri guztietan ezarri zirenean. TA21 guztiek garapen berdina izan ez badute ere, Gipuzkoako udalek jarraitzen dute udalerrietako garapen jasangarrian lanean, eta, horretarako, tokian tokitik ingurumenaren eta iraunkortasunaren inguruan nazioartean hartutako helburu eta jarraibideen osatzen dituzte –NBEren 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuak, Aldaketa Klimatikoari buruzko Pariseko akordioa, eta abar–, udalerri bakoitzeko garapen jasangarriaren behar, arazo eta berezitasun guztiekin.

Jakitearren egun zein egoeratan dauden Gipuzkoako tokiko eta eskualdetako iraunkortasun politikak, GFAren Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, udalekin eta garapen agentziekin batera, diagnosi bat egin du politika horien zabalkundearen eta ezarpen mailaren inguruan. Azterketa hori egiteko, garapen jasangarriko politika planifikatu eta aplikatuen inguruko informazioa bildu da, bereziki aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan eragin handiena duten jardueren eremuan, dela emisioak arintzeari dagokionez, dela ondorioetara egokiotzeari dagokionez.

Bildutako datuak datu-base batean bildu dira. Handik, informazioa jasoko da udal bakoitzak dituen plan eta ekintzei buruz, eta horrek aukera emango du tokiko iraunkortasunari laguntzeko foru programak eta tresnak bikaintzeko –dela ikuspegi orokor edo integraletik, dela ikuspegi sektorialetik–, energia, aldaketa klimatikoa, ekoizpena eta kontsumo jasangarria eta antzeko gaietan.

Orobat, laburpen bat argitaratu da, biltzen dituena azterketaren ondorio nagusiak eta Gipuzkoako tokiko iraunkortasun politiken diagnosia. Diagonostikoa esteke honetan irakur daiteke.

Dokumentazioa