Atzealdea Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri dago Ereñotzuko eta Alegiako aforalekuen berrikuntzaren proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa.

2020·05·28


Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri dago Ereñotzuko eta Alegiako aforalekuen berrikuntzaren proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa.

 

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Ereñotzuko eta Alegiako aforalekuen berrikuntzaren proiektuen  ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko kontsulten izapidea hasi du.

Hori dela eta, eskuragarri dago web orri honetan proiektuen dokumentazioa herri administrazioek eta interesdun guztiek aztertu ahal izateko eta proiektuek ingurumenean eragin esangarriak izan ditzaketen iritzia eman ahal izateko, baita, komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko.

Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko 30 laneguneko epea egongo da.

 

Dokumentazioa