Atzealdea Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri daude Bidania-Goiazko Izarre Txiki Baserriko Plan Bereziaren ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren agiriak

2021·08·31


Kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko eskuragarri daude Bidania-Goiazko Izarre Txiki Baserriko Plan Bereziaren ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren agiriak

Bidania-Goiazko Udalak eskatuta, Izarre Txiki Baserriko Plan Bereziaren ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren kontsulten eta jendaurreko informazioaren izapidea hasi du Ingurumen Zuzendaritza Orokorrak.

Hori dela eta, eskuragarri daude web orri honetan planaren hasierako dokumentuak eta dagokion ingurumen agiri estrategikoa,  herri administrazioek,  publiko interesdunak eta publiko orokorrak irakurri ahal izateko eta komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizun eta ekarpenak aurkezteko.

Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko 20 laneguneko epea egongo da.

Dokumentazioa