Atzealdea “Aldaketa klimatikoaren erronkak: kudeaketa estrategiak lurralde erresilienteetan” udako ikastaroak Gipuzkoa klima aldaketaren aurrean lurralde erresilienteago bat egiteko gakoak eskainiko ditu

2019·09·04


“Aldaketa klimatikoaren erronkak: kudeaketa estrategiak lurralde erresilienteetan” udako ikastaroak Gipuzkoa klima aldaketaren aurrean lurralde erresilienteago bat egiteko gakoak eskainiko ditu

Uda ikastaroen barruan, «Aldaketa klimatikoaren erronkak: kudeaketa estrategiak lurralde erresilienteetan» izeneko ikastaroak aztertuko du lurraldeen gaitasuna krisi klimatikoaren eraginei aurre egiteko, eta Gipuzkoan fenomeno horren aurrean dauzkan baliabideak eta egoera.

Klima aldaketa errealitate bat da, lurralde guztiei maila global batean erasaten diena, eta ondorioak ditu ekonomia, gizarte eta ingurumeneko dimentsioetan. Klima aldaketak izan ditzakeen ondorioen artetik, nabarmentzekoa da nola ugal daitezkeen larrialdi eta krisi egoerak, hondamendi naturalen ondorioz gertatzen direnak. Izan ere, nazioarteko hainbat erakundek, hala nola Nazio Batuen Bulegoak, hondamendi arriskuak kudeatzekoak (UNISDR), munduko herrialde guztiei ohartarazi die hondamendi naturalen, giza jardueren edo teknologiaren eraginez lurraldeek jasan ditzaketen inpaktu larriez.

Ikuspegi hori aintzat hartuta, «Aldaketa klimatikoaren erronkak: kudeaketa estrategiak lurralde erresilienteetan» izeneko Udako Ikastaroa egingo da irailaren 4an eta 5ean Miramar jauregian, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren eta Naturklimaren lankidetzaz. Ikastaroaren helburua da ikasleen heziera hobetzea, lurraldeek (herriek, hiriek, eskualdeek eta abar) garatu ditzaketen estrategia nagusiez, inguru erresilienteagoak lortzeko, XXI. mendeko hirien bizi kalitatearen ardatz nagusia izango baita hori. Ikastaroak eremu instituzional eta akademikoko adituak eta ordezkariak bilduko ditu eta bertan « GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN ERRESILIENTZIAREN EBALUAZIOA» izeneko azterketa aurkeztuko da, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren aginduz egindakoa. Azterketen ondorioen arabera, Gipuzkoa erresilienteago egiteko gakoak lurraldearen artifizializazioa geldiaraztea, ingurumenari buruzko datuak eta adierazleak edukitzea eta estrategia lokalak bultzatzea dira.

Ikerketa beheko estekan irakurri dezakezu.

 

 

Dokumentazioa