Atzealdea Medios de comunicación y stakeholders: contribución al debate público de la pobreza y justicia energética en España

Sanz, A.,

Medios de comunicación y stakeholders: contribución al debate público de la pobreza y justicia energética en España


2019,

549145

Laburpena

Argitalpen honen arabera, Espainian, komunikabideek eta gizarte-eragileek paper garrantzitsua izan dute bai "pobrezia energetikoa" kontzeptuaren eraikitze eta sozializatze prozesuan, eta bai justizia energetikoaren inguruko eztabaidari ateak irekitzen ere. Diseinu mistoko ikerketa baten bitartez, interes-taldeetan nortzuk eratu diren, euren inplikazio- eta partaidetza-maila, desberdintasunak murrizteko egindako funtsezko ekarpenak eta haien komunikazio-estrategiak aztertu dira. Prentsa digitaleko 478 berri aztertu dira, 2012. eta 2017. urteen artean argitaratuak, edukien-analisia eta analisi kualitatiboa oinarri hartuta. Aurreko azterketatik eratortzen diren ebidentziek agerian uzten dute alderantzikatze-prozesu bat eman dela arlo pribatutik publikora ahultasun-egoerei aurre egiteko mekanismoak kudeatzeko erantzukizunari dagokionean; Estatu mailako arlo publikoaren moteltasuna erabakiak hartzeko eta mekanismoak ezartzeko garaian; Estatu mailako erakunde publikoen protagonismoa monopolizatzeko joera argia, bereziki, alderdi politikoen ordezkariena; Eta, pobrezia energetikoaren aurkako borrokarekin lotura zuzenena duten profesionalen ikusezintasuna, bereziki sare publikoko gizarte-langileena.

Laburbilduz, ikerketa honek ondorioztatzen duenez, Espainian pobrezia energetikoaren fenomenoari asistentzia eta koiuntura ikuspegi batetik egin zaio aurre eta egoera horrek, justizia energetikoaren eta ahalduntze kolektiboaren erreklamazio mediatikoa bultzatu du, hiritartasun-energetikoa erdiesteko bidea ibiltzen hasiz.

Gako-hitzak

pobreza energética , exclusión social , efectos , españa , desigualdad social , concepto , participación social , investigación , medios de comunicación , actitudes sociales , toma de decisiones , comunicación

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli