Atzealdea Naturklima eta Ingurumeneko Departamentua gazteekin elkartu dira klima aldaketaren arazoa aztertzeko eta haien proposamenak jasotzeko

2020·03·05


Naturklima eta Ingurumeneko Departamentua gazteekin elkartu dira klima aldaketaren arazoa aztertzeko eta haien proposamenak jasotzeko

Mónica Pedreira: “Gazteen ikuspegia ezinbestekoa da klima aldaketaren arazoari aurre egiteko konponbideak martxan jartzeko”.

“Generation Z & Climate Change” topaketak IES Orixeko eta ikasle trukea egiten ari diren Flandeseko 42 ikasle bildu ditu Aquariumean.

Jardunaldiak helburu nagusitzat du klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzea, gaia ezagutaraztea eta aurrera egitea.

Mónica Pedreira Ingurumeneko Zuzendaria IES Orixeko gazteekin eta ikasle trukea egiten ari diren Flandeseko ikasleekin elkartu da klima aldaketaren arazoa aztertzeko eta zuzenean ezagutzeko gazteek zer iritzi duten eta zer nolako proposamenak dituzten planetako ingurumen erronka nagusiari aurre egiteko. Jardunaldian 42 ikaslek parte hartu dute, IES Orixeko eta ikasle trukea egiten ari diren Flandeseko gazteek. Miramongo Eraikin Zentralean egin da gaurko topaketa eta gaur arratsaldea eta biharko egunean zehar Ekogras-Eko3r , EkoREC, Plastigaur  enpresak eta Usurbilgo Lanbide Eskola bisitatuko dituzte.

Jardunaldiak helburutzat du, besteak beste, ezagutzea “Z belaunaldiko” gazteek nola hautematen duten klima aldaketaren arazoa, zein den gaiarekiko daukaten ezagutza maila, nondik jasotzen duten horren inguruko informazioa, zer jarrera eta jokabide daukaten erronka horrekiko, ba ote duten egoera hobetzen lagunduko duten jokabideak aldatzeko aldez aurretiko jarrerarik, eta zer jarduera proposamen egiten dizkioten administrazioari arlo horretan. Topaketa bi egunetan zehar egingo da, gaur hasi da eta bihar, martxoaren 5an bukatuko da. Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendariak, Mónica Pedreirak, ireki du eta proiektu iraunkorrak sustatzeko lan-eremu eta lankidetza esparruak sustatzearen garrantzia azpimarratu ditu: "Lurraldeen eta hirien etorkizun iraunkor bat definitzeko beharrezkoa da datozen urteetarako bide-orri bat garatzea, eragile guztien ikuspegia, gazteenena barne, aintzakotzat hartzen dituena””

Ondoren, Naturklimako zuzendari teknikoa den Xabier Estebanek hartu du parte eta bere interbentzioa Naturklimaren jarduera-ildo nagusietako bi partekatzean ardaztu du: Klima Aldaketaren Behatokia eta Ekonomia Zirkularraren Hub-a.  "Mota honetako ekimen publikoen garrantzia eta beharra helaraztea da gure asmoa, sektore pribatuarekin eta gizartearekin lankidetzan, Lurralde mailan klima aldaketari eta egokitzapenari dagokionez ekintza konkretuak bideratzeko"

Goiza amaitzeko, tailer bat egin da parte-hartze dinamika batekin.  Jasotako proposamenak  Ingurumen Sailak aztertuko ditu aldaketa klimatikoren arloan  aurreikusitako ekintza-planetan eta sentsibilizazio-kanpainetan sartzeko.

Gaur arratsaldean eta biharko egunean zehar, ikasleek Ekogras-Eko3r , EkoREC, Plastigaur  enpresak eta Usurbilgo Lanbide Eskola bisitatuko dituzte, ekonomia zirkularraren arloan Gipuzkoan ditugun ekimenak ezagutu eta hondakinak lehengai bihurtzea bultzatzen duen Gipuzkoako industria ezagutzeko.

Donostia, 2020ko martxoaren 4a