Atzealdea Oiartzun ibaian Olaetxe presa txikia iragazkortzeko proiektuari eta Olaeta Agroaldea eremuan Zaldibia Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa puntualari dagozkien Ingurumen Ebaluazioko dokumentuak argitaratu dira

2021·10·26


Oiartzun ibaian Olaetxe presa txikia iragazkortzeko proiektuari eta Olaeta Agroaldea eremuan Zaldibia Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa puntualari dagozkien Ingurumen Ebaluazioko dokumentuak argitaratu dira

 

Oiartzun ibaian Olaetxe presa txikia iragazkortzeko eta Olaeta Agroaldea eremuan Zaldibia Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa puntuala egiteko proiektuaren ingurumen-ebaluazioko prozeduren barruan, Ingurumen Zuzendaritzak Ingurumen-Inpaktuaren Txostena eta Irismen Agiria eman ditu.

Oiartzun ibaian Olaetxe presa txikia iragazkortzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostenean ondorioztatzen da proiektuak ez duela ingurumen inpaktua ebaluatzeko ohiko prozedura egin behar, zeren eta ez baitu eragin adierazgarririk sortuko ingurumenean, baldin eta bermatzen badu proiektuaren garapen eta ezarpenean baldintza batzuk bete behar dituela ingurumen integrazioa hobetzeko.

Olaeta Agroaldea eremuan Zaldibiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa puntualari dagokionez, Irismen Agirian ingurumen-azterketa estrategikoan kontuan hartu beharreko alderdiak deskribatzen dira, hura ezartzearen ondorioz sor daitezkeen ingurumen-inpaktuak murrizteko.
 

Dokumentazioa