Atzealdea Pobreza energética en España: contexto, análisis y estrategia

Trujillo-Baute, E.,

Pobreza energética en España: contexto, análisis y estrategia


Funseam. Fundación para la Sostenibilidad Energética y Ambiental, Barcelona, 2020, 25 p.

547904

Laburpena

Energia eta Ingurumen Iraunkortasunerako Fundazioak (FUNSEAM) – Espainiako energia-enpresa nagusiek sustatutako erakundea – argitaratutako lan honek ikuspegi bikoitz batetik heltzen dio energia-pobreziaren arazoari Espainia mailan. Alde batetik, politika publikoen eta egungo marko normatiboaren azterketan oinarritzen da, Pobrezia Energetikoaren Aurkako Estrategia Nazionalaren (ENCPE) edukiari arreta berezia jarriz. Bestetik, arazo honekiko etxebizitzek bizi duten egoeraren berri ematen da, txosten honen egileak urtebete lehenago argitaratutako azterlan baten - La pobreza energética en España. Aproximación desde una perspectiva de ingresos – ondorio nagusiak laburbilduz, zeinetan analisi ekonometrikoen bitartez Pobrezia Energetikoa pairatzen duten familien ezaugarri sozioekonomiko nagusiak zehazten diren.

Ondorio gisa, ENCPE-a abian jartzea aurrerapen handia izan dela aldarrikatzen du egileak, nahiz eta pobrezia energetikoari aurre egiteko politikak hobetzeko geratzen den marjina oraindik ere zabala dela azpimarratzen duen.

Gako-hitzak

pobreza energética , vivienda , prestaciones económicas , evolución , datos estadísticos , precariedad , españa , políticas públicas , nivel de ingresos , características

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli