Atzealdea The spatially varying components of vulnerability to energy poverty

Robinson, C., et al.

The spatially varying components of vulnerability to energy poverty


2019,

550614

Laburpena

Pobrezia energetikoaren arloko ikerkuntzan ibilbide luzea daramaten egile hauen lanak honakoa jartzen du agerian: Pobrezia energetikoarekiko zaurgarritasunaren aldakortasun sozial eta espazialaren aitorpenean adostasuna dagoen arren, hura neurtzeko ahaleginak gastu energetikoetan oinarritutako adierazleetan zentratu direla. Egileek argudiatzen dutenez, adierazle horiek zaurgarritasunaren dimentsio espaziala interpretatzeko garaian huts egiten dute; izan ere, zaurgarritasun-faktoreen garrantzi erlatiboa ez da aldatzen, ondorioz, tokian-tokiko berezitasunak analisitik kanpo utziz. Muga horiek gainditze aldera, osagai nagusien analisi bat (ACP) eta geografikoki haztatutako osagai nagusien analisi bat (ACPPG) aplikatzen zaizkie hainbat zaurgarritasun-faktoreri Ingalaterrako zentsu-eskalan.

Aurreko azterketek, alde batetik, literaturan finkatutako zaurgarritasun-faktoreen garrantzia berresten dute – Efizientzia energetikoa, adinekoak, desgaitasuna –. Era berean, agerian uzten dute “familia prekario eta iragankorren” zaurgarritasuna – Haurrak dituzten familiak, etxebizitzari dagokionez akordio prekarioak dituztenak, ikasleak, gutxiengo etnikoak, etab. –; horiek gutxiago aztertu dira literaturan, baina haien zaurgarritasuna nabarmenagoa bihurtu da austeritate-politika aldiaren ostean. Bestalde, tokian-tokiko hainbat eremutarako garrantzi handieneko zaurgarritasun-faktore ezberdinak identifikatu dira. Tokiko emaitza horiek, ezegonkortu egiten dituzte pobrezia energetikoaren ulermenerako erabili diren hiri-landa eta iparralde-hegoalde banaketaren konfigurazio geografikoak. Beraz, pobrezia energetikoaren aurkako politiken formulazioan sarritan ezkutuan dauden zaurgarritasun-faktoreak agerian uzten ditu lan honek, gizarte-zaurgarritasunaren ebaluazio zabalagoetarako metodologia espazialen aplikagarritasunari buruzko gogoeta egiteko aukera emanez.

Gako-hitzak

pobreza energética , vivienda , datos estadísticos , reino unido , exclusión social , precariedad , distribución geográfica , literatura científica , indicadores sociales , entorno social , distribución

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli