Atzealdea Urretxuko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren Ingurumen Adierazpen Estrategikoa argitaratu da.

2021·03·31


Urretxuko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren Ingurumen Adierazpen Estrategikoa argitaratu da.

 

Urretxuko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren ingurumen gaineko ebaluazio estrategikoa egiteko prozeduraren barruan, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Ingurumen Adierazpen Estrategikoa agiria egin du.

Adierazpenak plan orokorraren eta horren ebaluazioaren prozesuaren balioespena egiten ditu ingurumenaren ikuspuntutik, planaren hasierako onarpenetik sartu eta integratu diren aldaketak gehitu diren analisien bitartez eta Ingurumeneko Zuzendaritzak igorritako irismeneko dokumentuan adierazitako irizpideen barneratzearen arabera, zeintzuk era egokian egin diren.

Plan orokorrean sartu beharreko neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Gerrako jarduera ekonomikoen esparruaren beharrari buruzko azterketan sakontzea, udalerriko eremu degradatuak lehengoratzeko edo haien ingurumena hobetzeko programa bat aurreikustea, eta planteatutako garapen-eremu bakoitzaren fitxetan ingurumen arloko neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileak sartzea.

Dokumentazioa