Atzealdea

Zubietako Ingurumen Gunea funtsezkoa da Gipuzkoako ekonomia zirkularra bultzatzeko

José Ignacio Asensio: “Balorizazio energetikoa energia-iturri berriztagarria da, erregai fosilen kontsumoa saihesten du eta emisioak gutxitzen eta klima-aldaketa geldiarazten laguntzen du”.

2021·09·10


Zubietako Ingurumen Gunea funtsezkoa da Gipuzkoako ekonomia zirkularra bultzatzeko

Tabakalera Kultur guneak “Balorizazio energetikoaren eginkizuna ekonomia zirkularrean” izeneko jardunaldia hartu du gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) antolatuta. Azken hau da lurraldeko hondakinen goi-kudeaketan eskumena duen organoa. Besteak beste, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteak, GHK-ko zuzendari nagusi César Gimenok eta Osloko Waste-to-energy Agency Cityko zuzendari tekniko Johnny Stuenek hartu dute parte topaketa honetan.

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidentea eta Ingurumeneko foru diputatua, eta César Gimeno GHK-ko zuzendaria arduratu dira ikastaroa hasteaz, Parisko Goi Bileran hondakinen balorizazio energetikoa energia berriztagarrien iturritzat jo zela gogoratuz. Asensio diputatuak, bere hitzaldian, nabarmendu du balorizazio energetikoak erregai fosilen kontsumoa saihesten duela eta emisioak gutxitzen eta klima-aldaketa geldiarazten laguntzen duela.

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidentea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua eta César Gimeno GHKko zuzendaria arduratu dira ikastaroa hasteaz, Parisko Goi Bileran hondakinen balorizazio energetikoa energia berriztagarrien iturritzat jotzen dela gogoratuz. Asensio diputatuak, bere hitzaldian, nabarmendu du balorizazio energetikoak erregai fosilen kontsumoa saihesten duela eta emisioak gutxitzen eta klima-aldaketa geldiarazten laguntzen duela. “Ez du zentzurik baliabide baliotsuak zabortegietan lurperatzen jarraitzea, gure seme-alabei ingurumen-hipoteka uzteko”, esan du Asensiok. Gipuzkoako Ingurumen Gunearen 1. fasearen garrantzia nabarmendu du ere foru diputatuak, “Gipuzkoak Europako herrialde garatuenen parean hondakinak kudeatzeko sistema izan dezan”.

Asensiok azpimarratu du garrantzitsua dela hondakinak baliabide bihurtzea, ekoizpen-zikloan berriz sartzeko eta balio erantsiko produktuak sortzeko, eta hori dela ekonomia zirkularraren gakoa: “Paradigma berri honetan, hondakinak kudeaketa desegokiaren ondorio dira; zirkularitatearen parametroen pean, hondakinak ez dira existitzen. Eta ikuspegi berri horretan, balorizazio energetikoak zeregin garrantzitsua du. Baliabideak aprobetxatzeko printzipioa objektuak eta ondasunak berrerabiliz hasten da, materialak eta lehengaiak birziklatuz berreskuratzen jarraitzen du, eta, azkenik, balorizazio energetikoa egiten da, erregai fosilak isurtzea eta erretzea ekiditen baitu, CO2 emisioak murriztuz eta, ondorioz, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen du. Horregatik guztiagatik, Europak berriztagarritzat jotzen du hondakinen balorizaziotik datorren energia”.

Ondoren, Osloko Waste-to-energy Agency Cityko zuzendari teknikoak, Johnny Stuenek, hondakinik gabe birziklatzeari buruz duen esperientzia aztertu eta azaldu du. Bestalde, Ángel Fernández Homar Ekonomia Zirkularrerako Fundazioko lehendakariak hiri-hondakinen bidez sortutako energiari buruzko hitzaldia eman du. Ainhoa Mendivil SGS Tecnos enpresako Iparraldeko Ingurumen zuzendariak Gipuzkoako Ingurumen Gunearen inguruko osagai biotiko eta abiotikoen kontrola eta segimendua ezagutarazi ditu. Carles Salesa Maresme Hondakinen Kontsortzioko zuzendariak azpiegituren plangintza eta balorizazio energetikoaren rola azaldu ditu. Azkenik, Tirmeko Jasangarritasun zuzendariak, Amalia Cerdák, karbono gutxiko ekonomia zirkular baterako trantsizioa eta hondakinen balorizazio energetikoaren ekarpena azaldu ditu.

Gipuzkoan, Zubietako Ingurumen Guneko balorizazio instalazioak behar adinako energia elektrikoa (160.000 MWh./urte) sortzen du, birziklatu ezin diren hondakinetatik abiatuta, 45.000 etxeren beharrak asetzeko. Urtean 150.000 tona hondakin zabortegi batean lurperatzeko alternatiba da. Aukera hori, zorionez, baztertu egin ahal izan da gure lurraldean, herritarren konpromisoari eta parte-hartzeari esker, eta isurketaren eta hondakinen kulturari amaiera ematen dioten eta ekonomia zirkularraren etorkizunari ateak irekitzen dizkioten azpiegiturak martxan jartzeari esker.

Gipuzkoako proiektua Europako jarraibideetan oinarritzen da, eta funtsezko printzipioak dira sortutako hondakinak ahalik eta gehien murriztea, prebentzioaren, kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren bidez, eta hondakina baliabidetzat hartzea, birzikla daitezkeen materialak berreskuratuz eta duten energia aprobetxatuz. Printzipio horiek bete ahal izateko, Gipuzkoak uste du balorizazio energetikoa lehentasunezko aukera dela zabortegien aurrean, eta Lurraldearen arazoetarako irtenbiderik onena dela.