Atzealdea Zure osasuna arriskuan jarri gabe hondartzaz gozatzeko

2020·06·08


Zure osasuna arriskuan jarri gabe hondartzaz gozatzeko

COVID-19aren pandemia egoeran hondartzak arduraz erabiltzeko gomendioak.

COVID-19a dela-eta, aurten Gipuzkoako hondartza-denboraldia datorren uztailaren 1ean hasiko da. Pandemiaren ondorioz hartu beharreko jarraibideak eta neurriak herritarrei ezagutarazteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak informazio eta sentsibilizazio-kanpaina bati ekin dio, herritarrek hondartzak erantzukizunez erabil ditzaten. Hondartzak osasun aldetik arduraz erabiltzeari, urruntze sozialeko neurriei, ekipamendu eta zerbitzuei eta garbiketari eta desinfekzioari buruzko mezuak indartzea du helburu.

Gomendio hauek lurraldeko hondartza guztietan banatuko dira kartelen, megafoniaren edo beste baliabide batzuen bidez, baita komunikabideen, web orrien eta sare sozialen bidez ere.

  • Errespetatu adierazitako sarbideak eta edukierak.
  • Ez zaitez bi ordu baino gehiago geratu.
  • Gorde beti bi metroko tartea.
  • Edozein sintoma baduzu, hala nola sukarra edo eztula, ez joan hondartzara.
  • Garbitasuna oso garrantzitsua da, eskuak maiz garbitu.
  • Ez partekatu toallarik.
  • Ez utzi hondakinik hondartzan.
  • Dutxak tartea mantenduz erabili.
  • Gogoratu, errespetatu beti sorosleen azalpenak.

Dokumentazioa