Trantsizio Energetikorako diru laguntzak

 

Diru laguntzen bi ildo nagusi daude:

1. Energia berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena eta -efizientzia sustatzera bideratutakoa, tokiko administrazio publikoa eta udal- edo eskualde-esparruko sektore publikoa soilik izanik onuradun.

2. Tokiko energia komunitateak sortzekoa eta kudeatzekoa, eta/edo  beraiek egindako inbertsioak sustatzekoa.

Onuradunak udalak, udal-erakunde autonomoak, toki-erakunde txikiak, mankomunitateak eta izaera publikoko capital soziala duten eta eta udal- edo eskualde-eremuko sektore publikoko erakundeen partaidetza duten merkataritza-sozietateak baino ez dira izango.

Hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak:

A. Energiaren arloko planak eta azterlanak. Honako hauek sartzen dira:

A.1. Orokorrak eta sektore anitzekoak: udaletako edo eskualdeko energia-planak, energia-pobrezia murrizteko azterlanak eta planak, etab.

A.2. Sektore publikoa: eraikin publikoetan energia-eraginkortasuna hobetzeko planak, eraikin publikoetako energia berriztagarrien instalazioen bideragarritasun-azterlanak, etab.

A.3. Hirigintza-plangintza, mugikortasuna eta garraio publikoa: mugikortasun-planak, hirigintza-plangintzaren iraunkortasunari buruzko azterlanak, etab.

B. Energia berriztagarri berriak instalatzeko edo lehendik daudenak handitu eta berritzeko proiektuak eta inbertsioak. Instalazioak honako hauek izan daitezke: eguzki-instalazio termikoak, fotovoltaikoak, eolikoak, biomasakoak, aprobetxamendu geotermikokoak eta bero-ponpak, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren arabera energia berriztagarria hornitzen dutela jo daitezkeenak.

Deialdia urtez urte egiten da eta eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Diru laguntzen atariaren bitartez egin behar da.

Informazio gehiago:

Oinarria arautzaileak eta deialdia

Emateko foru Aldundia

 

 

 

 

 

 

Bi deialdi ezberdin ditu:

2.1 Gauzazko dirulaguntzak 5.000 biztanletik beherako udalentzat eta toki-erakunde txikientzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak autokontsumo kolektiborako eguzki-instalazio fotovoltaikoak diseinatu eta gauzatuko ditu udal-eraikinen estalkietan, eta tokiko energia-komunitateen eraketa bultzatuko du.

2.2 Dirulaguntzak eskudirutan, energia- komunitateen sorrera eta kudeaketa baita beraiek horiek inbertsioak abiaraztea sustatzeko. Eskatzen diren jarduketak dirulaguntzaren onuradunak berak gauzatu beharko ditu.

Deialdi bakoitzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu beheko laukian: