Ondarreta (Donostia)

{.vars['reserved-article-title'].data} 1

ISO 14001

ISO 14001

Donostiako mendebaldeko muturrean dago Ondarretako hondartza, Igeldo mendiaren magalean eta Santa Klara uhartearen parean. Urre koloreko harea fineko hondartza da, Gipuzkoako ederrenetarikoa. Horretaz jakitun, Europako Batasunak kalitatearen EMAS ziurtagaria (ematen duen garrantzitsuena) berritu zion 2007an.

Ingurune ikusgarriaz gain, kirol-eskaintza zabala topatuko dugu 600 metroko luzera duen hondartza honetan. Udako hilabeteetan, igeriketa eta boleibol ikastaroak antolatzen dituzte. Horrez gain, uretako jarduera ugari egin daitezke bertan, instalazio moderno eta zabalak baititu: aldagelak, dutxak, komunak eta arropazaindegia, besteak beste.

7 kilometroko itsas pasealekuak lotzen ditu Zurriolako hondartza, Kontxakoa eta Ondarretakoa. Pasealeku horren amaieran, Haizearen Orrazia topatuko dugu, Eduardo Chillidak itsasertzeko haitzetan egindako altzairuzko eskultura-multzo ikusgarria.

  • Luzera: 600 m.
  • Batez besteko zabalera: 100 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: OLATU ERTAINAK

Planoak eta mapak

Osasun eta segurtasun baldintzak

Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Tenisa Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Erdigunea Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak
  • Ibilbide zurrunak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Balizatutako bainu aldea
  • Toldo aldea
  • Karpa aldea
  • Eguzkitako aldea
  • Kabinak: ekaina eta iraila (10:00etatik 20:00etara), uztaila eta abuztua (9:30etatik 20:30etara) - Informazioa, megafonia, arropazaindegia, aldagela, dutxak, ur hotza, dutxarako toalla alokairua, komunak, botika kutxa, telefonoak.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Oin garbilekuak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea

Bainu zaintza: Ordutegia (10:00etatik 20:00etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: karpak, toldoak, eguzkitakoak, aulkiak, uretako bizikleta
  • Gabarroia
  • Igeriketa eskola
  • Umeentzako jolasgunea
  • Edateko ur iturria
  • Telefono kabina
  • Telefonoa ostatuan
  • Aparkalekua
  • Herriko aparkalekua
  • Bizikletak aparkalekuak
  • Ainguratzeko aldea

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu bereziak

  • Komun publikoak
  • Arrapalak

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Herriko aparkalekua
  • Lorategi guneak
  • Hautzaindegia
  • Hotel
  • Ostatu
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Aterpetxea
  • Camping
  • Talasaoterapia zentroa
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak(Wind Surf, Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Hondartza boleibola, Kanaberazko kirol arrantza, Itsaspeko kirol arrantza, Urpeko igeriketa)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Marearteko zabalgunea

Ondarretako hondartza Donostiako mendebaldeko muturrean dago, Igeldo mendiaren magalean eta Santa Klara uhartearen parean, Kontxako Badian, Kontxako hondartzaren alboan.

Aparkalekua: Aparkalekua dago Ondarretako pasealekuan. Horrez gain, autoa uzteko lekuak daude inguruko kaleetan (TAO).

Garraio publikoan iristeko:

Autobusez: Donostiabus (www.dbus.es) hiri-autobus konpainiako zenbait autobusek (5, 16, 24, 25, 27 eta 33 lineetako autobusek, besteak beste) hondartzatik gertu dute geltokia. Lurraldebus (herri arteko garraio publikoa) www.lurraldebus.net