INGURUMEN-DIBULGAZIORAKO DIRULAGUNTZAK

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi-asmorik gabeko elkarteek gauzatutako ingurumen-dibulgazioko proiektuak finantzatzeko dirulaguntza deiadia jarri du martxan. Ezinbestekoa da proiektu horien helburua naturaren balioen ezagutza sustatzea izatea.

 

Prozedura mota:

Elkarrekiko norgehiagoka

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

Jardunaldiak, hitzaldiak, proiekzioak eta bestelako dibulgazio-ekintzak antolatzea eta egitea, Gipuzkoako herritarrek natura baloratu eta zaindu dezaten. Jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Horien gai nagusiak naturako elementuen dibulgazioa izan beharko du – flora, fauna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, lurra, lurzorua, zorupea, airea, ura, klima, paisaia – eta horien guztien eta pertsonen arteko interakzioak.
  • Hartzaileak orokorrak izan beharko dira, hau da, ez espezialistak, ez teknikariak. Hartzaileak haurrak, gazteak edo helduak izan daitezke.

 

Diruz lagunduko ez diren jarduerak:

Ez dira diruz lagunduko ingurumenaren kalitatea hobetzeko ekintza zuzeneko jarduerak edo ekimenak, hala nola zabor sakabanatua biltzea, eremu degradatuak leheneratzea, etab., ezta natura-inguruneko elementuen azterketak edo ikerketak ere.

 

Proiektu bakoitzak jaso dezakeen gehienezko dirulaguntza:

5.000 €

 

Hartzaileak:

Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi-asmorik gabeko elkarteak

 

Informazio gehiago:

Dirulaguntzen ataria

Dirulaguntzaren deialdia eta oinarri arautzaileak