INGURUMEN-DIBULGAZIORAKO DIRULAGUNTZAK
Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi-asmorik gabeko elkarteek gauzatutako ingurumen-dibulgazioko proiektuak finantzatzeko dirulaguntza deiadia jarri du martxan. Ezinbestekoa da proiektu horien helburua naturaren balioen ezagutza sustatzea izatea.
Prozedura mota:
Elkarrekiko norgehiagoka
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
Jardunaldiak, hitzaldiak, proiekzioak eta bestelako dibulgazio-ekintzak antolatzea eta egitea, Gipuzkoako herritarrek natura baloratu eta zaindu dezaten. Jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Horien gai nagusiak naturako elementuen dibulgazioa izan beharko du – flora, fauna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, lurra, lurzorua, zorupea, airea, ura, klima, paisaia – eta horien guztien eta pertsonen arteko interakzioak.
- Hartzaileak orokorrak izan beharko dira, hau da, ez espezialistak, ez teknikariak. Hartzaileak haurrak, gazteak edo helduak izan daitezke.
Diruz lagunduko ez diren jarduerak:
Ez dira diruz lagunduko ingurumenaren kalitatea hobetzeko ekintza zuzeneko jarduerak edo ekimenak, hala nola zabor sakabanatua biltzea, eremu degradatuak leheneratzea, etab., ezta natura-inguruneko elementuen azterketak edo ikerketak ere.
Proiektu bakoitzak jaso dezakeen gehienezko dirulaguntza:
5.000 €
Hartzaileak:
Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi-asmorik gabeko elkarteak
Informazio gehiago:
Dirulaguntzen ataria
Dirulaguntzaren deialdia eta oinarri arautzaileak