Aurkeztu beharreko dokumentazioa

 

Neurri babesleei eta zuzentzaileei buruzko txostenaren eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Proiektu teknikoa eta deskribapen-memoria. Bertan, jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurumenean izan dezakeen eragina eta proposatutako neurri babesleak eta zuzentzaileak zehaztuko dira.
  • Industria-lurzoruan kokatutako jardueren kasuan, Lurzoruaren Kalitatearen Aitorpenaren salbuespenaren inprimakia ere aurkeztu beharko da, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren XII eranskina beteta.
  • Neurri babesleei eta zuzentzaileei buruzko txostena egiteko interesgarria izan daitekeen beste edozein agiri, hala nola, udal-txosten teknikoa edo alegazioen txostena, halakorik balego.

Jarduera sailkatuak

Neurri babesle eta zuzentzaileen txostena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren prozedura

Lotutako legedia