Sariak

Lehiaketan 3 sari kategoria ezartzen dira puntuazio handiena lortzen duten hiru udalerrientzat.
- 40.000 €-ko 1. saria
- 20.000 €-ko 2. saria
- 10.000 €-ko 3. saria

 

Udalek lehiaketan aurreikusitako sariak eskuratzeko aukera izango dute, ez, ordea, lehiaketan parte hartzen duten familiek.  Familiek, zozketa bidez, parte hartzeagatik aintzatespena jasotzeko aukera izango dute. Laster definituko dira partehartzaileek jaso ahalko dituzten sariak.


Parte hartzen duten familiek, planteatutako galdetegiei eta erronkei erantzun ahala, puntuak pilatuko dituzte.


Familiek metatutako puntuak dagokien udalerriaren mailan multzokatuko dira, alta formalizatzeko unean adierazitako bizileku-udalerriaren arabera.

 

Puntuazio altuena lortzen duten hiru udalerriek eskuratuko dituzte lehiaketan aurreikusitako sari ekonomikoak.


Sari horien helburua udalek klima-aldaketa arintzeko eta/edo horretara egokitzeko proiektuetan inbertitu ahal izatea da.