GHHKPO 2019-2030 BERRIKUSTEKO DOKUMENTUA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019-2030 aldirako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra onartu zuen 2019an, eta hura gauzatzeko hainbat helburu, printzipio eta programa ezarri zituen, hondakin gutxiago sortzeko, prebentzio, kudeaketa eta tratamendu egokiaren bidez.

Dokumentu hau 2019-2030 aldirako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren segimendu-dokumentu gisa eratzen da. Dokumentu horretan, legezko helburuak zenbateraino bete diren ebaluatzen da, 2022. urtean eta 2019-2022 aldian egindako ekintzak aztertzen dira, eta GHHKPOean aurreikusitakoaren arabera zenbateraino bete diren aztertzen da, eta, hala badagokio, ekintza berriak sartzeko beharrari buruzko balorazioa egiten da, programaka.

Jendaurreko informazioa: PIGRUG Egokitzapenaren Dokumentua.

Ingurumenaren arloko informazioa eskuratzeko, partaidetza publikorako eta justizia eskuratzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita HILABETE BATeko epean, aipatutako Egokitzapenaren Dokumentua. jendaurrean ikusgai jartzen da web orri honetan: www.gipuzkoaingurumena.eus, egoki iritzitako alegazioak egin daitezen.

GHHKPO Berrikusteko Dokumentua ikusteko klikatu hemen.