Libanoko Arsal hiriak jaso du Peace Prize saria
Aste honetan Durbanen egindako tokiko liderren munduko kongresuan eman dute saria; Foru Aldundia bertan izan da
Irakurri gehiagoGipuzkoa mundura konektatuta egotea nahi dugu, eta lurralde aktibo zein konprometitua izatea bere kanpo harremanetan. Horretarako, Kanpo Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren asmoa da Gipuzkoa eta bere potentzialtasunak kanporantz proiektatzea, lurraldearen lehentasunak garatzeko orduan eragin positibo eta iraunkorra sortuz.
Gipuzkoa erreferentziako lurralde bihurtzeko, ezinbestekoa da zubiak eraikitzea eta zuzeneko lankidetza konprometitua bultzatzea beste eskualdeetako erakunde eta organismoekin, era horretan, bere gizarte, ekonomia eta kultura esparruetan Gipuzkoa indartu eta bultatzeko.
Espazio honen bidez azken albisteak, proiektuak, programak eta ekimenak ezagutu ahal izango dituzu, nazioarteko esparruan Gipuzkoa aktiboagoa, lehiakorragoa eta konektatuagoa lortzeko.