Trantsizio energetikoko prestakuntza programa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak trantsizio energetikoko, doako, prestakuntza programa bat jarri du abian, arlo horretan prestakuntza tekniko espezifikorik ez duten eta jardunean dauden profesionalentzat.
Programa honen helburua da energiaren arloan erabaki informatuak eta estrategikoak hartzeko beharrezkoak diren ezagutzak, tresnak eta irizpideak ematea, eta, horrela, erakundeen kudeaketa jasangarriagoa eta efizienteagoa lortzen laguntzea.
Trebakuntza programa hiru prestakuntza bloketan egituratzen da, online jarduerak eta tailer presentzialak konbinatzen dituztenak. Interesdunek askatasunez eman ahal izango dute izena beren eta erakundearen beharretara hobekien egokitzen direnetan.
- Prestakuntza katalogoa.
- Prestakuntzaren egutegia.
Hurrengo jarduerak
Ikasgela birtuala
Ikasgela birtuala
Presentziala