Eduardo Torroja Añorgan
Erakusketa horrek Eduardo Torrojaren irudia, bere diseinuen filosofia eta hormigoi armatuz proiektatutako eta gaur egun ere mirespena eragiten duten bere lan enblematikoenak hurbiltzen dizkigu.
- 76
Erakusketa horrek Eduardo Torrojaren irudia, bere diseinuen filosofia eta hormigoi armatuz proiektatutako eta gaur egun ere mirespena eragiten duten bere lan enblematikoenak hurbiltzen dizkigu.
Ingeniariak dekorazioa alde batera utzi zuen estiloa garatu zuen, itxuraz sinpleak ziren baina egiturazko soluzio konplexu, original eta liluragarriak estaltzen dituzten obra garbiak sortzeko:teknikaren eta materiaren menderatzea eta geometriaren ezagutza handia.
Ingeniariaren bi obra Añorgan egotea benetako oparia da donostiarrentzat, eta horregatik, erakusketak Añorgan dituen bi obretan sakontzen du: pilotalekuan eta bolatokian.
Eskala errealean 3Dn erreproduzitutako bi maketek aukera ematen digute Torrojak eraikuntza horiei eman zizkien egiturazko soluzioak ikusteko, ingeniari horren bereizgarri: hormigoi armatuzko estalki ondulatu liluragarriak.
HITZALDI ZIKLOA:
Erakusketaren esparruan, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako hitzaldi zikloa hartuko du Museum Cemento Rezolak.
Urriak 30: “Eduardo Torroja, ingeniaritzako heroi baten bidaia inspiratzailea”.
Azaroaren 28: “Zer gertatu zen Aireko Zubibidearekin?”.
2025_Urtarrilak 30:“Eduardo Torroja Kataluniako Pirinioetan”.
Otsailak 27 “Eduardo Torroja: zubiak eta ondarea / Gizakia eta bere ondarea”.
Maiatzak 12,: “Torrojaterapia: pentsatzeko denbora”. (Hau Caminos Euskadik (Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak)
Bilbon duen egoitzan).