Atzealdea

“Mikra” pieza eta rolen, identitatearen eta botere harremanen inguruko dinamikak

Egitasmoaren izena : “Mikra” pieza eta rolen, identitatearen eta botere harremanen inguruko dinamikak

Eragilea : Berdinki Zirku Garaikide Elkartea

Telefonoa
Irati 669002604 / Koldo 606084987
Kontaktua
Irati Gonzalez Jaimerena/ Koldo Arakistain Irazusta

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Natur zientziak
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Plastika
Fisika eta Kimika
Zein balio sustatzen ditu
Inklusioa, giza harremanak, genero berdintasuna,​ identitatearen erainkuntza zaintza, laguntasuna, ahalduntzea sustatzen ditu.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
2613€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

2 ordu: ​egitura​ eta​ emanaldirak​ o​ materialak prestatu​, beroketa.

 

40 minutu: “​mikra”.

 

30 minutu:​ aldatu​ espazioa prestatu.

 

1 ordu: rol eta botere harremanei buruzko​ dinamikak, sexualitatearen dimentsioak, rolen arteko botere harremanak, etiketak.

 

30 minutu: galdetegia erreflexio pertsonala, bizipenenak elkarbanatzeko aukera,​ hitz batean saioaren laburpena.

 

1 ordu: guk luzaketak egin eta egitura desmontatu.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

. 7x7x7 metroko espazio laua eta garbia (gimnasio edo frontoi estalia).
. 230vko hargune (toma) bat musikarako.
. Furgonetarekin gertu iristea posible den tokia izatea.
. Aparkalekua.
. Muntaia eta desmuntaian laguntzeko 2 pertsona.

Jarduerari buruzko txostena:

“mikra”n genero estereotipo eta botere harremanen inguruko topikoak azaleratu eta gai horien inguruan gizartean hedatuta dagoen iruditegia abordatzeko eta eraldatzeko egiten dugu lan.

 

Zirkuak gaitasun komunikatzaile eta transformatzailea dituela sinisten dugu eta zirku garaikideak istorioak kontatzeko ere balio du.

 

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

 

Gaiak ez dira maila teorikoan diskurtso batekin azaltzen. Irudi esanguratsu eta potenteak dituen pieza batean plasmatua daude.

 

Imaginarioa abordatzea da helburua. Ondoren lanketa aktiboa eta parte hartzailea bultzatuko duten dinamikak. Curriculumeko irakasgai hauekin du lotura:

 

Heziberri 2020 plana eta 236/2015 dekretua abenduaren 22koa.

 

Oinarrizko zehar-konpetentziak

 

c) Elkarbizitzarako konpetentzia.

d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.

e) Izaten ikasteko konpetentzia.

 

DBHko konpetentziak

 

c) Zientziarako konpetentzia.

e) Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

f) Arterako konpetentzia.

g) Konpetentzia motorra.

 

17. artikuluko hezkidetza helburuak zuzenki lantzen dituen programa da gurea: tutoretzan txertatzeko aukera.

 

Kiva: eskolan jazarpen egoerak ekiditeko egitasmo egokia.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Koldo Arakistain Irazusta (Zarautz, 1985)

 

Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen. 2013-14 APCCak antolaturiko zirkuaren pedagogia eta didaktikan sakontzeko ikastaroa.

 

Irati Gonzalez Jaimerena (Irun,1986)

 

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua 2009an eta Heziketa Fisikoan diplomatua 2012an. Azken urteotan zirkuaren didaktika eta pedagogiara bideratu du bere lana.

 

Biak Gure Zirkua proiektuko partaide izan dira , bikoteko zein bakarkako akrobazia eginaz. Gainera, 2019an Karrikan lehiaketa irabazi eta “Berdinki (=ki)” konpainia eratu zuten: “mikra” sortuz.

 

Gaur egun Zirkuola arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia sortu dute.