Atzealdea

03-10 URTE GALDUTA: LOST-EN URTEURRENA

Larunbata, 03.10.2020 , 19:00
Gaztelera
Descargar PDF

03-10 URTE GALDUTA: LOST-EN URTEURRENA

Lost-en hamargarren urteurrena dela eta mahai-ingurua. Espazioan eta denboran galdutako uharte tropikal bati buruzko telesaila, non hartz polarrak bizi ziren eta ke beltz bitxia zegoen. Uharte horretan, Oceanic Airlineseko 815 hegazkin mitikoak istripua izan zuen eta bizirik atera ziren bidaiariek misterioz eta gertaera ikaragarriz betetako abentura hasi zuten. Lost telesaila telebistaren eta interneten arteko harremanean mugarri bat izan da, bai kapituluen deskarga masiboagatik, bai foro eta sare sozialetan izan zuen oihartzun handiagatik. Mundu osoko milioika ikusle (eta internauta) erori ziren telesail horren sareetan, erabat liluratuta narratibarekin, pertsonaiekin eta intrigazko tramekin.