Orkestra Lab : Bat-bateko instrumentu esperimentalen orkestra

Egitasmoaren izena : Orkestra Lab : Bat-bateko instrumentu esperimentalen orkestra

Eragilea : Egingela (Iker Babace eta Asier Arizkorreta)

Telefonoa
667092708
Kontaktua
Asier Arizkorreta Hurtado

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Teknologia
Musika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
sormena, lankidetza, inklusioa, garapen jasangarria eta genero berdintasuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH 1, DBH 2, DBH 3 eta DBH 4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat, 28 ikasle gehienez.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

920€ (BEZ-a salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

Hondakin batzuk ekarriko dira tailerrera eta hauek “hakeatu” eta berrerabiliko dira elektronikaren laguntzarekin instrumentuak esperimentalak sortzeko. Instrumentu hauen sonoritatea ikertu eta esploratuko dira, bere instrumentuen potentzial guztia aprobetxatzeko.

Azkenik, gelan sortutako instrumentuekin konposizio bat egingo da eta pieza musikal bat joko dute orkestra moduan tailerrari amaiera emateko.
Iraupena: Ordu bateko 4 saio. Lau saioak jarraian egitea gomendatzen da baino banatu egin daitezke. 4 ordu guztira.
Kokalekua: Eskolan, teknologia edo plastikako gelan 

Jardueraren antolakuntza:
Gela bakoitzean, 3-5 ikaslek osatutako taldeak egongo dira, eta horiek lana banatu beharko dute gutxienez talde bakoitzeko instrumentu bat sortzeko.

1. Saioa, esplorazio fasea: Tailerraren sarrera, orkestra esperimentalen adibideak aztertu, ekarritako hondakin materialen esplorazioa eta taldeen instrumentu familien aukeraketa: harizkoak, haizezkoak edo perkusioa (Ordu 1)
2. Saioa, instrumentuaren garapenaren fasea: Instrumentuaren osagaiak hobetu egingo dira. Aukeran emango ditugu amplifikadore edo eragingailu elektronikoak gehituko dituzte instrumentuetara. Sensoreak, mikrofonoak, bozgoragailuak etab. programatuko dituzte efekto eta soinu desberdinak lortu
ahal izateko. (Ordu 1)
3. Saioa, konposizio eta interpretazio fasea: sorkuntza musikalerako dinamikak burutuko ditugu talde bakoitzak bere instrumentuen potentzial guztia aprobetxatzeko (Ordu 1) 
4. Saioa, orkestra fasea: Azkenik talde guztiak nahasturik sorkuntza musikal bat gauzatuko da eta emanaldia grabatu egingo da. (Ordu 1)

Horretarako, diseinu-prozesu bat jarraituko dugu, eta honi esker mota guztietako ikerketa eta sorkuntza proiektuak gauzatzen ikasiko dugu, hala nola gure orkestra. Jarduera eguna aurretik gomendatuko da ikasleek beraien hondakin edo gailu hondatuak ekartzea tailerrerako.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Beharrezko materiala: Proiektorea, arbela, ordenagailu bat talde bakoitzarentzat, ikasleek estropeatutako gailuak edo hondakinak ekarri dezakete.

Egingelak ekarritako materiala: “Hakeatuko” ditugun hondakinak, protipaketarako tresnak.
 

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Jarduera honek bi mundu elkartzen ditu hasieratik. Alde batetik musikak dakarren sorkuntza eta ikerketa eta bestetik elektronika eta programazioa.

Talde bakoitzak adostu dezake zein instrumentu mota sortu eta zein helbururekin, modu honetan beraiek gustokoen duten musika erreplikatzen saiatu daitezke. Guk musika mota bakoitzaren elementu nagusiak prest edukiko ditugu haiek errex eduki dezaten musika mota edo estilo bat imitatzeko momentuan. Gazteek dituzten gusto anitza ikustaraztea eta erreferente berriak eta bertakoak haiei aurkeztea motibazio potentea izan daiteke etorkizunean gertuko panorama musikala sustatzeko gazteen artean. 

Beste aldetik programazioa eta elektronika proiektu zehatz batean eta era praktikoan ezartzeko aukera aparta da. Askotan elektronika eta programazioa ariketetan geratzen da, oraingo hontan errealitatean praktikan jartzeko aukera edukiko dute.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Jakin-min pertsonaletatik abiatuta, gure ikasleek beren gaitasun guztiak modu praktiko eta bizigarri batean garatu ahalko dituzte. STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) adar guztiak landuko ditugu gure metodo pertsonalizatuari esker. 

Eginez ikasi eta Diseinu prozesua dira gure metodologia hobeto azaltzen dituzten kontzeptuak eta STEAMaren lotura kurrikularrari zentzua ematen diotenak. Alde batetik, modu praktiko batean harremanetan jartzen diren ezagutzak sendotzeko eta bestetik elkarrekin amets egin eta ideia berritzaileak sortzeko.

Talde-lana sustatzen dugu eta genero-ikuspegia duen irakaskuntza eskaintzen dugu.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

EGINGELA

Egingela 2020ean Donostian sortutako teknologia berrien eskola-laborategia da.

Gure helburua teknologia berrienak gazteei modu original batean hurbiltzea da. Gazte eta helduekin batera egin ditugun ikastaro eta prestakuntzetan, teknologia desberdinek eskaintzen dituzten aukera amaigabeak erakutsi ahal izan ditugu; 3D inprimaketa edo laser bidezko ebaketa beste ezagutza batzuekin konbinatuta, hala nola, elektronikarekin edo programazioarekin. Hori guztia proiektu pertsonalak eta taldekoak eginez, diseinu-prozesua barneratuz eta komunikatzen eta taldean lan egiten ikasiz.

Egingelako partaideak:

ASIER ARIZKORRETA HURTADO (1992 - )
Musikologiako ikasketak egin ditu (musikaren zientziak eta historia). Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Pedagogia ikasketak ditu ere. Maskulinitate talde ezberdinetan parte hartu du eta mutilei zuzendutako desboteretze jarduera anitzetan hezitzaile gisa aritu da. Hezkidetza programak garatu (LH, DBH eta Batxillergoan) eta erakunde eta elkarte ezberdinekin batera maskulinitateak eta genero parekidetasunaren inguruko jarduera ezberdinak dinamizatu ditu (gazte eta helduekin). Egun Emagin Elkarteko formatzailea ere da. Urteak daramatza 3D diseinuan trebatzen, eta hainbat proiektu pertsonal gauzatzen 3D teknologia tresna nagusia bezela erabiliz. Egingela eskola-laborategiko sortzaile eta arduradunetako bat da.

IKER BABACE PIÑEIRO (1992 - )
Diseinu Industrialeko Ingeniaria, sortzailea eta diseinatzailea. Nazioarteko diseinu estudioetan ibilitakoa (Ciszak Dalmas, Concept56, Madril) eta gurpildun
haurrentzako produktu medikoak garatzen egon da teknologia berriekin (Aergo, Londres). Gaur egun, Mazedonia diseinu elkartean diseinua eta jasangarritasunaren alderdian lan egiten du eta Egingela eskola-laborategiko sortzaile eta arduradunetako bat da.