AGURRA

Egitasmoaren izena : AGURRA

Eragilea : VIDANIATEATRO

Telefonoa
615302834
Kontaktua
IÑIGO

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Zein balio sustatzen ditu
Komunikazio emozionala, maitasuna erakusteko gaitasuna (edo gabezia), edukazio motak (“gizona” izatea vs ahula), familia erlazioak, fideltasuna e.a
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
15 urtetik gora.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Aretoaren arabera.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2100€ + BEZ-a (441€).

Jardueraren deskribapena:

Bi aktoreak urteetan izandako aita-seme erlazioan murgilduko dira antzezlan honetan. Bidaian gai asko ikutuko dira. Denek bizi izan ditugun gauzak biziko dituzte modu batera. Ikasleen adinetan bizitzen diren erlazio gaiak ikutuko dira. Aproposak ikusteko eta hoietaz hitz egiteko. 

Emanaldiaren ondoren 30minutuko solasaldi bat egingo da (intereskoa baldin bada) non ikasleek prozesuari edota antzezlanean agertzen diren gaiei buruzko galderak egin ditzateke aktoreei. 
 

Bi aktoreak urteetan izandako aita-seme erlazioan murgilduko dira antzezlan honetan. Bidaian gai asko ikutuko dira. Denek bizi izan ditugun gauzak biziko dituzte modu batera. Ikasleen adinetan bizitzen diren erlazio gaiak ikutuko dira. Aproposak ikusteko eta hoietaz hitz egiteko. 

Emanaldiaren ondoren 30minutuko solasaldi bat egingo da (intereskoa baldin bada) non ikasleek prozesuari edota antzezlanean agertzen diren gaiei buruzko galderak egin ditzateke aktoreei. “Aita izango dela jakin duen semea, buruko gaixotasuna duela jakin duen aitarengana doa kontu eske, ahanzturan erori aurretik, boxeo borroka bat egiteko prest. Kolpeek, urteetan isildutako minak eta beldurrak azaleratuko dituzte. Gizon “ahularen” eta gizon “indartsuaren” arteko aurrez aurreko honetan, asko dago jokoan. Semeak dena irabazteko dauka, aitak aldiz, dena galtzeko”. 

MARTIN 
Gizon hezitutako gizona da Martin. Garbi ditu gauzak, batez ere garbi dauka nolakoak izan behar duten gauzak. Nolakoak gizonak. Ez ditu ahulak atsegin eta ezeri ez diola beldurrik dio. Beldurrak ahulentzat omen dira. Baina orain zenbakiak ahanzten hasi denean, izorratzen hasita dago. Eta iraganean izan zen gizonari heltzen saiatuko da behin eta berriz, gizon perfektuari. 

CARLOS 
Hainbestetan esan diote gizon ahula dela, sinetsi egin duela. Kolpeak jaso ditu behin eta berriz, batez ere aitaren espretxuak eta ezikusiak. Orain bera ere aita izatera doala, zer nolako aita izan nahi ez duen garbi dauka. Eta lehen aldiz, iraganean kolpeek utzitako orbanak erakutsi nahi dizkio burua galtzera doan aitari. Boxeo goanteak eskuetan dituela, prest dago hari azken agurra emateko.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Antzoki txiki edo kultur etxe baten baliabideak behar ditu. Argi minimoak, audioa eta oholtza txiki bat. Antzezlanak adaptatzeko erreztasunak dauzka. 

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturari buruzko txostena:

Antzelana kroaziarra da. Nina Mitrovic-ek idatzia. Ibilibide garrantzitsua izan du Europako hainbat herrialdetan. Hainbat sari ere lortu ditu. 

Bi zatitan banatua dago antzezlana. Lehenengoa Boxeo borroka batean oinarritua, dinamikoa, azkarra eta zuzena. Bigarrena, kolore goxo eta berogoekin, gizatiagoa. 

Musikak ere baditu bi momentu konkretu eta indartsuak. 

Antzezlanak erritmo bizia dauka. Gazteentzat aproposa.

Jarduaren arlo pedagogikoari buruzko txostena:

Ikutzen diren gaiengatik, obrak duen erritmoagatik, tonoagatik, hizkuntzagatik benetan aproposa dela uste dugu zuzendutako ikasleentzat. 

Garrantzia handia ematen diogu VIDANIA-tik generazio berriak antzokietara hurbiltzeko ohitura hartzeari. Beharra badago eta. Beraien iritzia/zalantzak azaltzeko aukera izatea ere indar gehiago ematen dio akzio artistiko honi. 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Aipagarriak dira Agurtzane Intxaurraga zuzendariaren, Xabier Lozano argiztatzailearen eta aitaren pertsonaia jokatzen duen Kandido Uranga aktorearen eskarmentua eta ibilbide sendo eta oparoak. Partaideen prestigio horretan gehigarri dira, halaber, ekoizpenetan eskarmentu handia duen Loinaz Jauregi ekoizlea eta semearen papera jokatzen duen Iñigo Gastesi aktorea. 

Lan hau bestalde, antzerkiak bidaiatzeko eta bizitzaz hitz egiteko daukan gaitasunaren adierazgarri da, istorio txikiena ere, istorio unibertsal handia bihurtuz. Era horretan, Nina Mitrovic-ek, nazioarteko ibilbide oparoko egile kroatak, Euskal Herrian eta Euskal Herriko aktore eta lan taldearekin nahi izan du kokatu aita semeen arteko istorio hau, zalantzarik gabe, proiektuari aparteko nortasuna erantsiz. Horrexegatik, AGURRA proiektua, belaunaldi eta toki ezberdinetako sortzaileen bilgune eta antzerki garaikide eta unibertsalaren aldarri ere bada.