B planeta, etorkizunerako laborategi extralurtarra

Egitasmoaren izena : B planeta, etorkizunerako laborategi extralurtarra

Eragilea : Horman Poster Kolektiboa

Telefonoa
690 723 751
Kontaktua
Horman Poster Kolektiboa

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Natur zientziak
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
ingurumenaren zaintza, parte hartzea, pentsamendu kritikoa, arte heziketa, euskara, literatura feminista.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
13-16, DBH, Lanbide Heziketa, Dibertsifikazio Curricularra
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gutxi gorabehera 25 ikasle
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

 400 € + %21 BEZ

Jardueraren deskribapena:

B planeta existitzen da, eta hauxe da.

B planeta tailerraren helburua “krisi klimatiko eta humanitarioa”ren baitako dilema eta gatazka planetario nagusiez (bai lokalak, bai globalak) hausnartzea da. Horretarako jolas eszenikoa erabiltzen dugu, modu aktibo eta sortzailean parte hartu eta haien bizipen propioetatik hausnarketara bideratuz partaidea.

B planeta, etorkizuna espekulatuz (aldaketa klimatikoa, feminismoak, aldarrikapen sozial milenialak, ekoantsietatea, …), gure oraina birpentsatzeko aukera paregabea da, antzerkia, arte plastikoak eta zientzia fikzioak eginiko ekarpenak nahasten dituen laborategia. Pilpilean dagoen “konkista espazialaren” gaiari eutsiz, unibertsoaren esplorazio-explotazio desioaren gaineko dilema etikoez hausnartzeko parada izango dugu, galdera hau eginaz: zer dago gure mundua beste mundu batean erreproduzitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea, ispilura begiratzeko sormen ariketa bihurtuko da.

Metodologia

Antzerkiaren baliabide pedagogikoetan oinarrituz, akzioa, emozioa eta pentsamendua elkarrekin harremanetan jartzen ditugu bide hauek jorratuz:

  • Zientzia fikzioa edota idazketa espekulatiboaren bitartez “etorkizuneko narrazioak” sortuko ditugu.
  • Birziklatutako materialen erabilpen eszenikoa eta eszenografikoa egingo dugu.
  • Egungo “eko-aldarrikapen” kodeak (kartelak, grafitiak, leloak…) erabili eta eraldatuko ditugu, helburu artistikoz.
  • Kontraesanetan arakatu eta gure bizipen eta biografietatik hurbil dauden eszenak sortuko ditugu.
  • Talde lana, mugimenduaren eta sormenaren plazera esperimentatzeko espazioa sortuko dugu.

Tailerraren ezaugarriak:

  • Saio bakarra: 2 ordutako iraupena.
  • Harreman pertsonalizatua: zentroaren eta zentroko ikasle nahiz irakasleen egoera eta beharretara moldatzeko arreta jarriko da.
  • Gorputz adierazpena, plastika eta hitza-ren adierazkortasunean oinarritutako sormen dinamikaklanduko dira.
  • Itxierako talde hausnarketa.
     
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Espazio zabal bat, zutik eroso lan egin daitekeena (balio anitzeko gela, gimnasioa edo aretoa).
  • Musika aparatua posible balitz (bestela konpainiaren esku).
  • Eskolako irakasleen presentzia eta inplikazioa saioetan.
Jarduerari buruzko txostena:

Alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena

“Hezkuntzaren artea, deskubrimenduaren artea da” Mark Van Doren Herritarrek bizitza sozial, kultural eta politikoan parte hartzea beharrezkoa da komunitate justu eta bizigarriagoa sortzeko bidean. Arte-hezkuntza proiektuek gizarteko aldaketa prozesuetan herritarrak agente aktiboak izateko bideak zabaltzen dituzte, hausnarketa, kritika eta ekimenerako tresna parte-hartzaileak guztion eskuetan eta eskura jarriz. Bide horretan doaz B planeta-ren edukiak eta helburuak:

  • Komunikazioa lantzea, lengoaia teatralaren bitartez (gorputza, ahotsa, hitza, mugimendua, irudia, ikus-entzunezko teknologiak …) norbanakoen autonomia eta sormena garatuz.
  • Pentsamendu kritikoa bultzatzea, gorputzetik eta jolas eszenikotik abiatuta, norbanako eta taldekako ulermen, interpretazio eta eragiteko modu berriak esperimentatuz..
  • Hezkidetza, parte hartzea, gatazkak, araugintza eta bizikidetzarako talde prozesuak praktikaren bitartez eraberritzea, gizarteko oinarri filosofiko, sozial eta moralak hausnartuz eta astinduz.
  • Norberaren motibazioak, interesak, emozioak eta trebetasunen ikerketa eta esperimentazioa; parte hartzearen bitartez, elkar/autozaintzaren bitartez, jabekuntza eta erabaki ahalmena landuz.
  • Antzerkitik habiatuta, gure etorkizuneko planeta eta bizimoduei hurbilpen kritiko eta ludikoaaktibatuz.
  • Euskaraz eta taldearen errealitate sozio-linguistikora egokitutako euskarazko ikerketa eta sormena burutzea, hizkuntzaren hitzezko eta ez-hitzezko baliabideak erreparatuz eta ondarearen transmisioa txertatuz antzerkigintzaren bitartez.

Bide hori, ildo desberdin hauen bitartez egiten dugu:
Ildo performatiboa ( akzioa, gorputz adierazpena) Taldekideen mugimendua eta gorputzen bitartez hizkuntza eszenikoaren oinarriak jorratu, arteari giza lengoaia oinarrizko gisa duen balioa emanaz.
Ildo narratiboa (dramaturgia kolektiboa) Talde joko eszenikoen bitartez eta idazketa ariketen bidez, kontakizun eszenikoak asmatu eta eraiki taldearen eta norberaren esperientziak (baloreak, beldurrak, irudimena ametsak eta idealak) uztartuz, negoziatuz eta partekatuz1.
Ildo publikoa (aurkezpen publikoa) Taldeko intimitatean sortutakoak jada balio komunitarioa duen arren, material eszeniko hori jendaurrean partekatzeak antzerkiaren esperientzia osatzen du eta aldi berean esperientzia eraldatzailerako aukera ematen dio parte-hartzaileari. Beraz, taldean adostutako baldintzen
arabera, sormen lanan express horren aurkezpen publikorako aukerak kontutan ditugu.

Bi orduko iraupena duen tailer honetan, talde txikitan banaturik garatutako lanak elkarri erakutsiko dizkiote haien sormen ariketak.
Ildo kritikoa Aldi berean, jendaurreko aurkezpen bat izateak, prozesuan sortutako irudien nahiz diskurtsoean inguruko eztabaida eta negozioaziorako aukera dakargu: Zeintzuk irudi nahiz hitz adosten ditugu? Zeintzuk irudi nahiz hitzek balio dute “gu” bat irudikatzeko, ikuspegi historiko, sozial kultural eta genero ikuspuntu batetik?

Arlo pedagogikoari buruzko txostena.

B planeta proiektuak Heziberri 2020 planaren barneko EAE-ko Eskola Curriculumeko Oinarrizko Konpentenzien lanketarako baliagarria den arte-hezkuntza proiektua da. Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat Diziplina arteko/baitako oinarrizko konpetentziak bere baitan hartzen ditu metodologia eta edukiei dagokienez.

Bide hori, ildo desberdin hauen bitartez egiten dugu:

Ildo performatiboa ( akzioa, gorputz adierazpena) Taldekideen mugimendua eta gorputzen bitartez hizkuntza eszenikoaren oinarriak jorratu, arteari giza lengoaia oinarrizko gisa duen balioa emanaz.

Ildo narratiboa (dramaturgia kolektiboa) Talde joko eszenikoen bitartez eta idazketa ariketen bidez, kontakizun eszenikoak asmatu eta eraiki taldearen eta norberaren esperientziak (baloreak, beldurrak, irudimena ametsak eta idealak) uztartuz, negoziatuz eta partekatuz1.

Ildo publikoa (aurkezpen publikoa) Taldeko intimitatean sortutakoak jada balio komunitarioa duen arren, material eszeniko hori jendaurrean partekatzeak antzerkiaren esperientzia osatzen du eta aldi berean esperientzia eraldatzailerako aukera ematen dio parte-hartzaileari. Beraz, taldean adostutako baldintzen
arabera, sormen lanan express horren aurkezpen publikorako aukerak kontutan ditugu.

Bi orduko iraupena duen tailer honetan, talde txikitan banaturik garatutako lanak elkarri erakutsiko dizkiote haien sormen ariketak.

Ildo kritikoa Aldi berean, jendaurreko aurkezpen bat izateak, prozesuan sortutako irudien nahiz diskurtsoean inguruko eztabaida eta negozioaziorako aukera dakargu: Zeintzuk irudi nahiz hitz adosten ditugu? Zeintzuk irudi nahiz hitzek balio dute “gu” bat irudikatzeko, ikuspegi historiko, sozial kultural eta genero ikuspuntu batetik?

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Horman Poster kolekiboa (www.hormanposter.eus)

Horman Poster kolekiboa (hormanposter.eus) antzerki garaikideko profesional titulatuek (ESADD Dantzerti; Institut del Teatre; Int. School of Corporeal Mime;…) eta zientzia sozialetan lizentzatuek (psikologia, soziologia, antropologia eta filosofia) osatzen duten lan talde anitza da. 

Ikuslego nerabe eta helduari zuendutako dramaturgia eszenikoak sortzen ditugu orainarekin, historiarekin eta gure biografiarekin elkarrizketan. Ikuspuntu kritikoa estetika landuaz janzten dugu, inkonformista eta jolasti imaginatzen dugun ikuslego euskaldunarentzat. Antzerki formakuntza, aholkularitza eta bitartekaritza edo mediazio artistikoko esperientziak garatzen ditugu kolektibo eta bitartekari anitzekin, hala nola Euskal Herriko hainbat erakunde (Kultur Eskola, Unesko etxea) instituto, aisaldi talde eta gaztetxeekin. Proiektu artistikoen bidez ( antzezlanen ekoizpen eta plazaratzeez) eta proiektu pedagogikoen bidez ( formakuntza eta arte-bitartekaritza tailerrez) artegintzaren eraginkortasun sozial eta kulturalarekiko konpromezua duen kolektiboa da Horman Poster.

Hauek dira kolektiboa osatzen duten partaideak:

Maite Aizpurua, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Dantzerti), Soziologian lizentziatua eta Giza eta Kultur Antropologian lizentziatua (EHU). Gaztetatik gizarte mugimendu eta feminismoan aritua eta heziketa informalean, aisialdian eta kultura parte hartzailearekin erlazionatutako proiektuetan egin du lan 10 urtez. Egun sortzaile, interprete eta pedagogo gisa lan egiten du.

Xanti Agirrezabala, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Dantzerti). Aisialdi eta denbora libreko monitore eta kultur eragilea. Inklusioa gaitzat hartuta hainbat antzerki proiekturen parte izan da. Egun sortzaile eta interprete eszenikoa eta Dinamoa Sormen Guneko haurren antzerki irakaslea. 

Matxalen de Pedro, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Institut del Teatre) eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan masterduna (EHU), 12 urteko ibilbide profesionala du arte eszenikoen munduan interprete, sortzaile, zuzendari gisa. Egun Dantzertin irakasle da.

Igor de Quadra, Mimo Dramatiko diploma eta postgraduduna (International School of Corporeal Mime, London). Psikologian lizentziatua (Deustuko unibertsitatea) 15 urteko ibilbide profesionala du arte eszenikoen munduan interprete, sortzaile, zuzendari eta pedagogo gisa.

Jon Ander Urresti, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Dantzerti) eta Filosofian Graduatua (EHU). “Centro de Filosofia para niños” programan burutu ditu hainbat kurtso eta busturialdeko talde eta jaialditan irakasle moduan dabil. Egun sortzaile, interprete, pedagogo eta zuzendari gisa egiten du lan.

Loturak

lotura