BELEA

Egitasmoaren izena : BELEA

Eragilea : dar-dar produkzioak gizarte ekimen kooperatiba

Telefonoa
629210952.
Kontaktua
Asier Zinkunegi.

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Musika
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Ekimen honek, giza eskubideen inguruan sentsibilizazioa, hausnarketa, formakuntza eta konpromezua bermatzen du. Genero berdintasunaren ikuspegia eta inklusiboa eta irisgarria izatea proiektu guztian dago presente, beste balore batzuk bezala: bakea, kultura-artekotasuna, ekitatea, bizikidetza, gizarte kohesioa…
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH eta OLHko ikasle guztientzat.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
1. Belea. Emanaldiak gelaka gauzatuko dira eta ikasle kopuruak ratioen araberakoak izango dira (30 ikasle inguru). 2. Giza eskubideen inguruko formazioa eta sentsibilizazioa: Saio bakoitzean gehienez gela bateko ikasleak hartuko du parte (30 ikasle inguru), kopuru honetatik gora lanketa dinamikak ezin dira behar bezala bermatu.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.000€ (BEZ salbuetsia)

Jardueraren deskribapena:

2017an, sortu genuen ekimen hau, garai hartan Siriako lurralde urrunetan bizi zen gerra bortitzak eta errefuxiatuen drama zela eta. Tamalez ikusi da, hain urrun ikusten genuena Europaren bihotzera iritsi dela. Ukrainako gerrak proiektu hau gaur egungo errealitatera berriro itsasten du.

Ekimen hau giza eskubideen inguruko proiektu bat da, eta 2 urratsekin (sentsibilizazioa +formazioa) gizarte eraldaketa ahalbidetuko duen konpromezua sustatu nahi du.

Bi atal osagarri ditu:
1. “Belea” antzerki emanaldia.
2. Giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa, formazioa eta lanketa.

Ekimenaren bi atalak egun berean edo egun desberdinetan gauzatu daitezke, ikastetxearen nahiaren arabera. Saioak gelaka gauzatuko dira ratioak errespetatuz.

1. Belea. 

Mendebaldeko kulturan bele beltzaren sinboloak duen esanahiari helduaz, holokaustoa, gerrateek sorturiko errefuxiatuen drama, pobreziak eragindako derrigorrezko migrazioak eta abar. agertzen dira emanaldi honetan. Azken finean, boterearen manipulazioa eta giza eskubideen urraketen inguruan hausnarketa sakona sustatzen du.

Ikuskizunean ideologia faxistak, gizarte zatiketa sustatuaz boterea nola lortzen duen azaleratzen da taula gainean era poetiko eta artistikoan. Ondoren, garai eta leku desberdinetako pertsonek jasan zituzten, eta jasaten dituzten, giza eskubideen urraketak ikus daitezke, eta ideologia honek boterea lortzen duenean sortzen diren giza eskubideen urraketen inguruan gogoeta sakona sortzen du.

Aktore bat + aktore musikari bat + argi eta soinu teknikari bat daude ikuskizun honetan lanean. Antzezleen lana, zuzenean interpretatutako musika, irudi proiektatuak, argiztapen delikatua… dira osagai nagusiak. Gazte eta helduentzat da ikuskizun hau.

Saioaren iraupena 50 minutukoa da.

Emanaldi bakoitzean gehienez 2 gelatako ikasleak hartuko dute parte (60 ikasle inguru).

2. Giza eskubideen inguruko formazioa eta sentsibilizazioa.

Ordubeteko saio arin eta didaktiko batean, Giza Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapenaren sorrera noiz, nola eta zergatik izan zen azalduko dugu. Ondoren segregazioa, integrazioa, inklusioa eta gizarte kohesioa bezalako kontzeptuak azaldu eta landuko ditugu. Azkenik, parte hartzea sustatzeko teknika eta dinamika desberdinak erabiliaz gai hauen inguruan elkarrizketa eta lanketa bermatuko dugu.

Proiektu honek kurtso guztian landu ahal izango diren hainbat ari utziko ditu irekita, irakasleek eta talde bakoitzak erabakiko dute noraino iritsi nahi duten gaiarekiko sakontzean. Azken urrats batean, ekimenak ikasleen familietara eta gizarte orokorrera jauzia egitera eramango duen proposamen konkretu bat ere luzatuko da.

Saioaren iraupena 50 minutukoa da.

Saio bakoitzean gehienez gela bateko ikasleak hartuko du parte (30 ikasle inguru), kopuru honetatik gora lanketa dinamikak ezin dira behar bezala bermatu.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

1. Urratsa:

Belea ikuskizunaren emanaldia gauzatzeko baliabide tekniko guztiak konpainiak jarriko ditu: proiektorea, pantaila, soinu eta argiztapen ekipoa…

Beharrezkoa den espazioaren inguruan esan beharrean gaude, antzoki txikiak direla emanaldi honentzako leku egokienak. Halere, ikuskizun malgua da oso, eta tamaina eta forma desberdinetako lekuetara egokitu daiteke. Ori bai, iluntasun osoa beharrezkoa dela kontuan izan behar da. Konpainiako teknikaria emanaldiaren lekua ikustera hurbilduko da eta desegokia balitz, beste aukerak aztertzen lagunduko du.

2. Urratsa: 

Giza eskubideen inguruko formazioa eta sentsibilizazioa gauzatzeko baliabide guztiak konpainiak jarriko ditu. Beharrezkoa den espazioaren inguruan aipatzekoa da, hutsik dagoen edozein espaziotan gauzatu daitekeela. Konpainiako teknikaria emanaldiaren lekua ikustera hurbiltzean hitzartu daiteke.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

2013tik gabiltza LH, DBH, OLH eta Batxillergoko ikasleekin, artea eta giza eskubideen inguruan lanketa eta dinamika desberdinak garatzen. Artea porokorrean eta antzerkia bereziki, ditugu beti abiapuntuan hauek bait dira gizakiaren ametsen, kontraesanen, sufrimenduen… ispilu bikainena.

2013an, kultur aniztasunaren inguruko ikuskizun batekin ikastetxeentzako emanaldiak egiten genbiltzala, ikuskizunaren ondoren ikuslegoari giza eskubideen inguruan galderak egiten hasi ginen. Erantzun falta harrigarria izan zen. Ikasleen artean, ia inork ez zekien, Giza Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapen bat badenik. Inork ez zekien aldarrikapen hau noiz, nola eta zergatik sortu zen, eta noski, inor ez zen aldarrikapen honen artikuluren bat edo edukien inguruan ezer zehatza esateko gai izan.

Giza eskubideen markoa errespetatuz garatu beharko lirateke gure harremanak eta bizitzak. Nabarmena da gizarte demokratiko batetan, herritar guztion ardura dela giza eskubideak errespetatzea, sustatzea eta bermatzea. Baina nola errespetatu eta sustatuko dugu ba, ezagutzen ez duguna. Egia da hezkuntza kurrikulumean giza eskubideekiko errespetua zehar lerro bat dela, baina kontziente al da eskola komunitatea (ikasleak, irakasleak, gurasoak) honetaz. Gure esperientziak dio ezetz, ez behintzat beharrezko litzatekeen neurrian. Honela hasi ginen eskola komunitateak giza eskubideen eta artearen inguruan sentsibilizatzen eta hezten, norbanakoen eta taldeen eraldaketa kulturalak sustatzeko eta gizarte berrikuntza bermatzeko.

Ekimen honek ohiko hezkuntza programaren osagai izan nahi du, Artearen eta Giza Eskubideen inguruko formakuntzan. Eskola komunitatea du helburu (ikasleak, irakasleak, gurasoak) eta eraldaketa kulturala eta gizarte berrikuntza bermatu nahi ditu.

Guzti honek bete betean lotzen du gure proiektua indarrean dagoen curriculumarekin, eta ikastetxeentzako ikaskuntza esperientzia berri bat suposatzen du.

Ondorengo informazioa, 3. Atalaren 2. urratsean ere islatua dago, zehaztasun gehiago beharko bazenute idatzi ondorengo e-mail helbidera: info@dardar.net.

"Ordubeteko saio arin eta didaktiko batean, Giza Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapenaren sorrera noiz, nola eta zergatik izan zen azalduko dugu. Ondoren segregazioa, integrazioa, inklusioa eta gizarte kohesioa bezalako kontzeptuak azaldu eta landuko ditugu. Azkenik, parte hartzea sustatzeko teknika eta dinamika desberdinak erabiliaz gai hauen inguruanelkarrizketa eta lanketa bermatuko dugu.

Proiektu honek kurtso guztian landu ahal izango diren hainbat ari utziko ditu irekita, irakasleek eta talde bakoitzak erabakiko dute noraino iritsi nahi duten gaiarekiko sakontzean. Azken urrats batean, ekimenak ikasleen familietara eta gizarte orokorrera jauzia egitera eramango duen proposamen konkretu bat ere luzatuko da."

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Belea ikuskizuna balio artistiko handiko proposamena da. Formatu txikikoa izanik, bere atal guztiak zaindu dira mimo eta maitasun handiarekin. Aktorearen lana fina eta zaindua da bere atal guztietan (gorputzaren erabilera, ahotsaren joko eta bariazioak…).

Proiektatzen diren ilustrazioen kalitate artistikoa bikaina da, eta lekuak, pertsonaiak eta egoerak modu eder eta eraginkorrean finkatzen dituzte. Emanaldirako sortu den soinu espazioak ere, ekarpen garrantzitsua egiten du atmosfera sortzeko garaian. Emanaldian erabiltzen den musika pieza nagusia bikaina da, eta ikuskizunak dituen une emotiboak bikain azpimarratzen ditu. Zuzeneko musikariaren lanak pasarte desberdinak leunki lotzen ditu. Esan daiteke pieza honen estetikak eta edukiek, edertasunez eta era poetikoan bidaia eta esperientzia emozional sakon batetan murgiltzen duela ikuslea.

Emanaldiaren hasieran, aktoreak ikusleak eskutik hartu eta bidaian daramatza munduko eta historiako momentu eta leku desberdinetan, hainbat gizakik bizitzen dituzten egoera bortitz, krudel eta hunkigarriak ezagutzera. Holokaustoa, bonbardatutako herrialde bateko herritarren bizipenak, Siriako gerra eta errefuxiatu familia baten bidaia, Afrikan bizi duten gose eta miseriatik ihesi doazen ama eta alaba baten bidaia… dira ikuskizun hunkigarri honen geltokiak.

Giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa, formazioa eta lanketaren inguruan, aipatzekoa da eskainiko dugun saioaren moduko lanketetan eskarmentu handia dugula. Azken urteetan milaka ikaslek hartu dute parte gure proiektuetan, eta balorazioak bikainak dira beti. Ibilbide honetan, parte hartzea, sentsibilizazioa, elkarrizketa eta hausnarketa era xume eta eraginkorrean sustatzeko joko eta dinamikak garatu ditugu.

Aktorea: Asier Zinkunegi.
Aktore musikaria: Martin Kortaberria.
Argi eta soinu espazioaren diseinatzailea eta zuzeneko teknikaria: Iker Zinkunegi.

Kurrikulumak ikusteko ondorengo esteka sakatu dezakezue:
https://drive.google.com/drive/folders/1JIXYa0eCT97VRC6IXfG9ApGCcoiF7Sli?usp=sharing

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

dar- dar produkzioak Gizarte Ekimen Kooperatiba zerbitzu publikoa eskaintzeko nahia argia duen, gizarte ekimen kooperatiba bat da. 2.000. urtean sortu zen Legorretan (Gipuzkoa).

Proiektu hau beti izan da bizia eta moldakorra. Hasiera batean antzerki ekoizpenean oinarritu zen gure ekimena, eta 14 ikuskizun sortu eta banatu ditugu urte hauetan. 

Antzerkiaren esparruan azken urteetan eginiko ibilbidean, esan daiteke hezkuntzarekin lotutako proiektuen sorrera eta garapenean espezializatu garela. Giza Eskubideak Herrira proiekturen baitan, LH, DBH, OLH eta Batxilergoko ikasleentzat, giza eskubideen inguruko hainbat proiektu sortu ditugu. Kasu guztietan antzerkia da abiapuntua eta giza eskubideak ardatza.

Proiektu hauekin errealitatearekiko ikuspuntu kritikoa elikatu, konpromezuak sustatu, eta eraldaketa soziala bultzatzen saiatzen gara. Azken urteetan, urtero 120 emanaldi inguru egin ditugu lan lerro honetan, eta emaitzak bikainak izan dira beti.

Azken urte hauetan, gizartean sakonago eragiteko beharrean sentitu gara eta une honetan, antzerkiaz gain, gizarte ekintza eta kultura uztartzen dituzten proiektu integralak, horizontalak eta zeharkatzaileak sortzen eta garatzen hari gara herri desberdinetan. Ondoren dituzue garrantzitsuenak. 

Giza Eskubideak Herrira.
Arteria.
Kultur Aniztasunaren Bidetik Inklusioa Lantzen.

Gizakia eta gizartearekiko konpromisoa nabarmena izan da gure ibilbide guztian zehar eta gure proiektu guztietan. Genero berdintasuna, adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea, desberdin izateko eskubidea eta bullying-aren gaia, kultur aniztasuna/kultura-artekotasuna, eta giza eskubideak oro har, dira gure proiektuen ardatza.

Arteak, gizarteak eta kulturak bat egiten duten eremuan sortzen da dar-dar gizarte ekimen kooperatiba, eta proiektu honek, gizartea bere osotasunean eta ikuspuntu holistiko batetik tratatzen du.

Artea da gure lanabesa, gizartea da gure landa eremua, eta kulturaren esparruan dago gure jardun nagusia. Artea, Giza Eskubideak, ikerketa, elkarlana eta kolaborazioa ardatzean dituen proiektu honekin, gizakiaren garapena eta gizarte berrikuntza bermatu nahi ditugu.

Nor garen, zer garen, zer egiten dugun zehatzago jakin nahi baduzu, ondorengo estekak sakatzera gonbidatzen zaitugu:
http://www.dar-dar.eus/eu/
https://www.facebook.com/dardarProduk/

Loturak

Irudiak