Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi

Egitasmoaren izena : Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi

Eragilea : KAMIKAZ ELKARTE ARTISTIKOA

Telefonoa
636906737
Kontaktua
GOIZANE BARROSO

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Musika
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna, inklusioa, botere harremanak, ahalduntzea eta sorotitatea.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
14-16 urtekoentzat.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Aretoaren arabera
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2.950€ (BEZ-a gehitzetik salbuetsita gaude elkarte artistiko bat garelako. LEY 37/1992 DE DICIEMBRE. ART.20-1-26)

Jardueraren deskribapena:

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi, fikzioak gure errealitatean duen eraginari buruzko antzezlan bat da. Oholtza gainean hiru emakume eta galdera bat: Gero eta fikzio gehiago kontsumitzen dugula jakinik, non geratzen zaigu begiz jaten dugun hori? 70minutuko iraupena duen lan honetan gazteek, aktoreen jolas etengabearen eta umorearen bitartez hainbat gairen bueltan hausnartuko dute.

  • Fikzioaren eraikuntza. Deseraiki dezakegu gizon-emakumeen irudi eta jarrerak eraikitzen dituen fikzioa? 
  • Maitasun erromantikoa. Nondik harremantzen gara? 
  • Ahalduntze prozesuak. Emakumeoi egitea eskatzen zaigu, ausarta izatea... baina nola ausartu, ausarta izaten erakutsi ez dizutenean? 
  • Sororitatea. Sistemak irakatsi digunaren aurka, ahizpatasuna.

Emanaldiaz gain, antzezlanaren amaieran ikusi dutenaren inguruko kolokio bat egingo dugu. Non beraien galderak, iruzkinak eta kuriositateei erantzuna emateko aukera izango dugun. Ikastetxearen partetik gai honetan murgiltzeko interesa egongo balitz, fikzioa deseraikitzeko gazteekin, sormen tailer bat egingo genuke (60min), non gazteak beraiek izango lirateken fikzio berri baten sortzaile.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Formatua: aretoko ikuskizuna.
Gutxieneko neurriak: 5,5 metro zabal / 4 metro sakon / 4 metro altu.
Iraupena: 70min
Generoa: komedia garratza
Hizkuntza: Euskara

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ATISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA:

HIZKUNTZA: Euskara.
GENEROA: Komedia garratza.
FORMATUA: Aretoko ikuskizuna.
IRAUPENA: 70’
PUBLIKOA: Gazteak (14 urtetik gora) eta helduak. 
NEURRIAK: 5,5m zabal / 4m sakon / 4m altu (gutxieneko espazioa).

“Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean? Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean? Izan gaitezke gu? Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

“Fikzioak sortzen ditu gure ortzi-mugak” Anonimoa (alegia, emakumea)

Inoiz pentsatu duzu zer eragin duen ikusten duzun fikzioak zure egunerokotasunean? erlazioetan? desioetan? zure iruditegiaren eraikuntzan? zure eguneroko erabakiak aske hartzen dituzula uste duzu? Edo fikziozko protagonistaren moduan idatzia izan zara? Eta idatziak izan bagara, nork idatzi gaitu? Eszenatokian hiru emakume. Izenik gabekoak, baina helburu garbi batekin datozenak. Beste iruditegi bat sortu nahi dute. Hemen eta orain. Publikoaren aurrean. Horretarako fikzioaren tripetaraino salto egingo dute. Lortuko ote dute ezarritakoa iraultzea?

“Unibertsala maskulinoa izateaz nekatuta nago” Paula Bonet

Fikzioaren eraikuntza. Deseraiki dezakegu gizon-emakumeen irudi eta jarrerak eraikitzen dituen fikzioa?
Maitasun erromantikoa. Nondik harremantzen gara?
Ahalduntze prozesuak. Egitea eskatzen zaigu, ausarta izatea… baina nola ausartu, ausarta izaten erakutsi ez dizutenean?
Sororitatea. Sistemak irakatsi digunaren aurka, ahizpatasuna.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA:

Gaur egun, nabarmena da fikzioak gure bizitzan duen presentzia. Plataformen erabilera asko ugaritu da, eta etengabe kontsumitzen ditugu pelikula eta serieak. Horregatik garrantzitsua iruditzen zaigu behin eta berriz errepikatzen diren ideia eta moduak zalantzan jarri eta gazteek ikuspegi kritiko bat garatzea. Gure emanaldian gai hauek jorratzen ditugu:

Fikzioaren eraikuntza. Zein eragin du fikzioak gizarte batean? limitean jartzen ditu daukaguna eta desio duguna, erreala eta irreala, eta guzti honekin eraikiak dira esate baterako emakumeen irudi eta jarrerak. Errepikapenaren errepikapenez gure gorputza ezagutzen ez dutenek gure gorputzaren normaltasuna zalantzan jartzera eraman ahal gaitu. Zer desio behar dugun esan, nolakoak izan… benetan nortzuk garen eta zer nahi dugun ahazteraino. 

Maitasun erromantikoa. Sistema kapitalista bermatzeko metodo gisa. Nondik harremantzen gara? Askotan partekatu dugu lagun artean, badela gure kodifikaziotik haratago joateko ezintasuna eta nahitasuna. Gure psikea, imaginario pertsonal eta kolektiboak eraikitzen badu… posible da dena apurtu eta bestearekin harremantzeko modu ezberdinak topatzea? Nola egiten da hau, maitasun erromantikoa kontrol metodo bezala erabiltzen duen sistema batean? Guzti horren “aurka” joatea posible da? 

Ahalduntze prozesuak. Egitea eskatzen zaigu. Ausarta izatea eskatzen zaigu. Baina nondik egiten da? Nola ausartu, ausarta ez izaten irakatsi dizutenean? Ahalduntze prozesu horietan maiz sentitu naiz trakets, ez da nirea bakarrik sentimendua, kolektiboa da. Ausarta izateko, ausartzen jakin behar da… 

Sororitatea. “Ahizpa hautatzea, ariketa bezala hasieran, ezarritako kodigoak bestea eskatzen dizun arren. Ahizpa hautatzea, ariketa bezala bada ere, hau 3 zerbait egiazko eta bihotzeko bilakatzen den egunerarte.” Sistemak irakatsi digunaren aurka, ahizpatasuna. Emakumeen artean harremantzeko modu bakarra lehiatzea dela diote fikzionatzen gaituztenek. Denok pairatu dugu hau, guretzat gordeak ziren apur horiek lortu ahal izateko etengabeko borroka batean bizi izan gara. Ezberdin bizi edo pentsatzen zutenak kritikatu ditugu (Ruth-en pertsonaia erabiliko dugu guzti hau irudikatzeko). Zer gertatzen da, “hautatua” izatearen beste aldean, nire burua hautatzea dagoenean? 

Gai guzti hauek modu dinamiko, erakargarri eta fresko batean landuko ditugu nerabeekin, orain arte eraikitako iruditegia deseraikitzeko intentzioarekin. 

Nerabeak fikzioak gugan izan dezakeen eraginaz kontziente dira? Ikusten duten horrek beraien errealitatean eta egunerokoan eraginik ba al du?
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Erika Olaizola Eizmendi (1989 Azpeitia) Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan Errealizazio ikasketak egin ondoren, Donostiako Arte Eszenikoen Eskolan ikasi 
zuen urtez. Kamikaz Kolektiboaren sortzaileetako bat, ZULO laburmetraia eta Euli-giro, Käffka eta Panpina antzezlanak sortu, idatzi eta zuzendu ditu kolektiboaren baitan. Artedramak ekoiztutako Francoren bilobari gutuna eta Xake produkzioaren Lur antzezlanean aktore lanak egin ditu. Roberto Castonen Los tontos y los estupidos eta Koldo Almandozen Oreina pelikuletan aritu da. Goenkale telesaila eta Kartzela webseriean ere aktore lanak egin ditu.

Iraia Elias Muniain (1980, Zarautz)1980, Zarautz. Heziketa berezian diplomatua, antzerkiarekiko interesak, etengabe sorkuntzan sakontzera eraman du, bidelagun ezberdinen eskutik. Ttak teatroaren sortzaile eta partaide, Metrokoadroka kolektiboko kide, eta Kamikaz kolektiboarekin elkarlanean, oso molde ezbedineko lanak sortuak ditu. Azken sorkuntzen artean daude esaterako, Andrezaharraren manifestua (Metrokoadroka), Agur eta dolore (kamikaz/Ttak), Matriuska 
(Kamikaz/Ttak)… Ikusentzunezko lanetan ere jarduna da eta aipatzekoak dira Asier Altunaren Amama (2015) eta Koldo Almandozen Oreina (2017) eta Hondar Ahoak telesaila (2020).

Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil 1980) 2002 urtean, interpretazioan lizentziatu zen Madrilgo R.E.S.A.D-en (Real Escuela Superior de Arte Dramatico). Antzerki lanetan mundu osoan biran ibili da Lóm Imprebis taldearen Quijote antzezlanarekin. Tanttakarekin Soinujolearen semearen munduan galdu da, Iraia liasekin Matriuska antzezten pasa du azken urtea. Kamikaz Kolektiboaren sortzaileetako bat Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera. Telebistan hainbat ertsonaia jokatu ditu: Beti Mugan, 3Txulo, Alardea…Zuzendari gisa ere lan ezberdinak egin ditu, azkena, Artedramaren Atzerrian lurra garratz.
 

AKTOREAK/ZUZENDARITZA/TESTUA: 
Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga.
ZUZENDARI BIDELAGUNA: 
Espe Lopez.
JANTZIAK: 
Barbara Rasso.
ARGIZTAPEN DISEINUA: 
Miriam Ubanet eta Ana Da Graça.
TEKNIKA:
Uhina.
ZUZENEKO SOINU BANDA: 
Amancay Gaztañaga. 
“IZAKI BERRIA” KANTA: 
Odei Barroso.
ILUSTRAZIOA ETA KARTELA: 
Idoia Beratarbide.
IRUDIGINTZA: 
Kulturaz kooperatiba.
BANAKETA: 
Goizane Barroso.
EKOIZPENA: 
Azpeitiko Kulturaz kooperatiba.