NARCIS@

Egitasmoaren izena : NARCIS@

Eragilea : BOROBIL TEATROA (Anartz Zuazua)

Telefonoa
656759557
Kontaktua
Anartz Zuazua

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gaztelania
Teknologia
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Inklusioa, bizikidetza, tolerantzia, autoestima, generoa…
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Aretoaren arabera
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2.500 + %10 BEZ-a. TOTALA= 2.750€

Jardueraren deskribapena:

Narcis@ antzezlana + fitxa didaktikoa 

Emanaldia baino aste bete lehenago, fitxa didaktiko bat bidaliko zaio eskatzen duen zentroari. Fitxa horretan gaiari buruzko hausnarketa egingo da.

Peruk 12 urte betetzen dituen egunean bizitza aldatuko dion oparia egingo diote gurasoek: Smartphonea. Mundu berri bat deskubrituko du, mundu birtuala. Hor, mundu errealean lortu ez duena lor dezakeela konturatuko da: lagunak. Horretarako berak ez duen profil arrakastatsu bat asmatuko du. Historiako irakasleak mito grekoez kontatutakoaz gogoratuko da eta NARZISO izatea erabakiko du. 
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jarduera honek 8 metro zabalera x 6 metro sakonera x 4 metro altuera duen espazio itxi bat    behar    du. Iluntasuna egin ahal dena. Argi korrontea 220w.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Borobil Teatroaren ezaugarriak  bi dira: Irudimena eta umorea. 

Narcis@-k 16 kuboz osatzen den espazio eszenikoa du. Kubo hauekin leku desberdinak sortzen   dira. Borobil Teatroak bere ikuskizunetan elementu gutxi erabiltzen ditu aktoreen lana indartuz.  Irudimen handiko proposamenak dira bere lanak. Oraingoan, istorioak bi mundutan mugitzen denez, mundu erreala eta birtuala, proiekzioak erabiltzen dira. Proiekzio hauek 3 dimentsiotan eginak daude publikoa pertsonaiak sentitzen duen berbera sentiarazteko. Lau aktore gaztek, 2 neska eta 2 mutilek, parte hartzen dute. Pertsonai desberdinak sortzen dituzte. Erritmo biziko proposamena da hau. Gai interesgarri bat jorratzeko. Dibertsioa eta hausnarketa zerbitzatuta daude.  

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Narcis@ antzezlanak, mito grekoa oinarri bezala hartzen du sare sozialei buruz hitz egiteko.  Gazteak eta ez hain gazteak mundu paralelo batean bizi gara, mundu birtual batean. Bertan gure irudi perfektua isladatzen saiatzen gara, ustezko lagunak edo likes diren horiek lortzeko, horrela onartuak izateko. Berdin da zer esan edo erakusten dugun. Zenbat eta arrakasta birtual gehiago izan, orduan eta interesgarriagoak bihurtzen gara. Baina hori erreala al da? 

Antzerki lan honek, gaur egun sare sozialekin dugun harremanari buruz hausnarketa interesgarri bat egiten du. Hizkuntza zuzena eta gazteentzat oso identifikagarria. Ikastetxean beharrezko gai hau jorratzeko herramienta bikaina.
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Kepa Errasti: (Autorea)
Kazetaritzan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (2003) eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra 2007an bukatu nuen. Haiserako urteetan kazetari moduan lantxo batzuk egin banituen ere, aktore eta gidoilari moduan jardun dut azkeneko 10 urteetan, bai telebistan, bai antzerkian eta baita zineman ere. 
          
Anartz Zuazua ( Zuzendaria)  
Antzertin, Madrilgo W.Layton antzerki laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki eskolan      burutu zituen ikasketak. Musika, Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen. Klarinetea eta pianoa dira jotzen dakizkin instrumentuak. Zine eta bideo ikasketak Andoaingo zine eskolan burutu zituen. Ordutik zuzendari eta aktore bezala lan egin du. 2012. Urtean Borobil Teatroa sortu zuen. Borobil Teatroaren zuzendaritzaz gain, antzerki irakaslea ere bada. Ume, gazte eta helduekin aritzen da eskoletan eta bere estudio propioan.

Amaia Irazabal ( Aktorea)
Psikologia ikasketak bukatuta antzerkirako formazioa jaso zuen Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean. Handik abiatuta eta Artedramako antzerki topaketen bultzadarekin hasi zen bere bakarkako sorkuntza. Talde sorkuntzan ere aritu da, idazle eta aktore. Poesia arpa eta perkusioarekin fusionatzen den Sokak izeneko ikuskizunean, Lekord taldearekin. Teatro konpainiekin ere lan egin du. Ados, Vaiven…

Asier Oruesagasti (Aktorea)
Gaztetik hasi zen antzerkia egiten Zurriola antzerki eskolan. Bertan 12urte pasa zituen   antzerkian. Gero TAEn burutu zuen aktore formakuntza. Ordutik ez da gelditu. Antzerkia, zinea eta telebistan aritzen da.

Aia Kruse Goenaga (Aktorea)
Interpretazio eta arte eszenikoetan graduatu zen Madrilgo TAI unibertsitatean, 2017an. Handik aurrera hainbat pelikula eta sailetan parte hartu du, besteak beste: Handia, Ane, La Línea Invisible edo Velvet. Zuzendari eta gidoilari bezala, Cuarta Pared-en, Kulunka antzerki taldearekin, New Yorkeko MononoAware-n eta Larrotxenen Michel Gaztambide eta Andoni de Carlosekin ikasi du. 2018an Theatre For Roots antzerki elkartea sortu zuen non errefuxiatu eta langabezian dauden gizonei antzerki-tailerrak ematen. Hainbat laburmetraia zuzendu ditu azken urteetan. Gaur egun, Amura ekoiztetxea sortu du.

Gaizka Chamizo
Pedagogian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2009). Klown, bufoi eta inprobisazio formakuntza jarraian 2008az geroztik, gaur arte. Antzerki foro formatzailea nerabeekin. Zirkozaurre eskolan akrobaziako formakuntza jaso zuen 4 urtez eta Espainako Poledance txapeldunordea izan zen 2019an. Gaur egun, antzerki gestulean, telebistan eta zinean egiten du lan aktore bezala.